Christina Rosenvinge Gernikan izango da
2025-02-21 09:46 MusikeaGernikako Lekuek Jaialdiari esker.

Gernikako Lekuek Jaialdia apirilaren 10etik 13ra egingo da. Halanda ze, herriko kale, plaza eta aretoak barriz be musikeaz eta kultureaz beteko dira.
Dagoeneko, ondoko talde honeek iragarri ditue: Christina Rosenvinge, Capsula, Dupla, Moura, Itoiz Udako Sesiolak, Silitia, PILT, Agur eta Izukari. Hori bai, atontzaileek adierazo daben bezela, hasierea baino ez da, izan be, artista ugari gehituko dituguz hurrengo asteetan, beraz, adi egon!
Gernikako Lekuek Jaialdi boluntarioa, kolaboratiboa eta autogestionatua da. Herriko lekuek harrotasunez erakusteko hitzordua, txikitasuna erraldoi konbertiduteko asteburua hain zuzen be.
Sarrerak eskuragarri dagoz hemen eta Astran.
Kartela
Aurtongo Lekuek Festibaleko kartela Nagore Legarreta artisteak egin dau. Argazkilari horrek, haren ikonosferan agerten diran personaien argazkiekaz konposizinoa sortu dau, edizino honetan izango diran taldeak aurkezteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!