Beñat Goitia 'Benizze', Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2025-02-20 12:34   Bertsolaritzea

Ordiziako eta Iruñeko bertsoaldiak be izango dira.

Euskal Musikagintza SL artikulua idatzi eban Jakin aldizkariaren urtarrileko alean Beñat Goitia Benizze musikariak. Artikulu horretan euskal musikagintzearen egungo egoerea aztertu eban. Halanda ze, horren inguruan izango da zapatu gaueko programea.

Hainbat musika proiektutan ibili ondoren, Benizze da Beñat Goitiaren bakarkako proiektua: hiru lan argitaratu ditu eta haren sormena asetzeko eta bideratzeko lekua topau dau berton. Sormen prozesuaz gan, kontzertuak lotzeko dauen lanari buruz ibiliko dira programan.

Gaur egun musikari lotuta dagoan arren, Beñat Goitiak bertsoagaz be badau loturea: institutu garaian hainbat lagunekaz hurreratu zan bertso eskolara eta modu berezian gogorarazoten ditu lagunartea eta ikasitakoa. Aurrerago, abestietako letrak egiteko erabilten ditu ikasitakoak. Gai-jartzaile lanak be egin izan zituan eta, orain, distantziatik, mobimendu indartsu bezela ikusten dau Arabako bertsolaritzea.

Ordizia eta Iruñeko bertsoaldiak

Alde batetik, Ordiziako bertsoak izango dira ikusgai: Tximista Sagardaotegian bertso-afaria atondu eban Emaneurre taldeak eta bertsotan ibili ziran Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina. Bestetik, Iruñeko bertsoak entzun ahal izango dira: Bertsoaroko bigarren bertso jaialdia eroango dabe pantailara. Berton, Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Joanes Illarregi, Julio Soto eta Xabat Galletebeitiak egin eben bertsotan, Maialen Belarra gai-jartzailearen esanetara.

Hitzetik Hortzera: zapatuan, 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu