Badator ‘Musikaren Olatuak’ kontzertu zikloa
2025-02-20 12:26 MusikeaBermeoko Udaleko musika eskoleak atondu dau zezeilaren 24tik 26ra.

Musikaren Olatuak kontzertu zikloan instrumentua ikasten dabizen ikasle gazte zein helduek parte hartuko dabe: 80 ikaslek. Kontzertuak musika eskolako entzungelan egingo dira, eta astelehenean
eta eguaztenean 19:00retan hasiko dira. Martitzenean, barriz, saio bi eskainiko dira, 18:00etan eta 18:45ean.
Astelehenean, bateria eta flautearen txandea izango da. Martitzenean, piano, txelo, saxo, gitarra elektriko, baxu, gitarra, bibolin eta triki-panderoa ikasten dabizenen eguna izango da. Azkenik, eguaztenean, flautea, txistu, eta piano soinuak entzungo dira.
Errepertorioari jagokonez, kontzertuetan euskal musikarien melodiak entzungo dira: Berri Txarrak, ETS, Zea Mays, Korrontzi, Ken Zazpi, J.M. Beltran, Mikel Laboa edota Xabier Lete. Baita emakumeen lanak be: Maixa eta Ixiar, Esti Markez, Katy Blaxwell eta bestelakoak. Horrezaz gan, ikasleetako batzuek sortutako lanak be aurkeztuko ditue, lau kantu, hain zuzen be.
Bermeoko Udalak herritar guztiak animau ditu herriko musikarien lanak ezagutu eta zuzeneko musikaz disfrutetako aukerea egongo baita.
Bestalde, datorren domekan, zezeilaren 23an, EHME, Euskal Herriko Musika eta Jantza Eskoleak atonduta, Getxon, Areetakoko Andres Isasi aretoan izango dan Euskal Herriko II. Piano Festibalean pate hartuko dabe Bermeoko musika eskolako bost ikaslek eta ilusino handiz joaten dira aretoan batuko diren entzuleei ikasitakoa erakusteko asmoz. Hitzorduak: 10:00etan, 11:30ean eta 13:00ean. Doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!