Martiaren 16an egingo dau Bertsozale Alkarteak Batzar Nagusia
2025-02-19 12:30 BertsolaritzeaHerrialdeetako batzarrak, barriz, zezeilean eta martian.

Urtero lez, Bertsozale Alkarteak Batzar Nagusia egingo dau. Mariaren 16an izango da (domeka), Senperen, Larraldea etxean (Amoze auzoa). Goizeko 10:00etatik 10:30era ondoetorria egingo dabe; batzarra, barriz, 10:30ean hasiko da, 12:30ak aldera amaituz.
Ondoko honeek izango dira gaiak:
- Sarrerea.
- 2024ko memoria eta 2025eko egitasmoak.
- 2024ko diru kontuak eta 2025eko aurrekontuak 270.
- Herrialdeen irakurketea.
Batzarra amaitu ondoren, bazkaltzeko aukerea egongo da Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan. Emon izena hemen.
Herrialdeetako batzarrak, zezeilean eta martian
Arabako Bertsozale Alkarteak urte hasierean egin eban batzarra, Kuadrillartekoaren aurkezpenagaz batera. Beste herrialdeek zezeilean eta martian egingo ditue. Ondokoa da batzar guztien egutegia:
- Arabako Bertsozale Alkartea: urtarrilaren 18an egin zan, Gasteizen.
- Nafarroako Bertsozale Alkartea: zezeilaren 22an, Lesakan.
- Bertsularien Lagunak Alkartea: martiaren 9an, Larraldean, Senperen.
- Bizkaiko Bertsozale Alkartea: martiaren 13an, Larrabetzun.
- Gipuzkoako Bertsozale Alkartea: martiaren 13an, Mendaron.
- Euskal Herriko Bertsozale Alkartea: martiaren 16an, Larraldean, Senperen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!