Eskafandra taldearen bigarren aurrerapen abestia da 'Arrakasta'

Bizkaie! 2025-02-19 09:51   Musikea

Bideoa be kaleratu dabe.

Eskafandra. Erretratua: Beñat Goia Ziganda. | Ikusi handiago | Argazki originala

Arrakasta edo erantzun bikainari buruzko hausnarketak dira nagusi kantu barrian. 90. urte amaieretako rock taldeak jatozkuz burura, The Strokes lako taldeen eragin nabarmena igarten dalarik.

Orain be abestia bideo musikatu bategaz kaleratu dabe; bertan personaia bat agiri da Bilboko Alde Zaharreko kaleetan zehar bizikletearen gainean.

Ibai Zabalak zuzendutako errodajean hainbat gauza jazoten dira eta arrakasta interpretetako taldeak dauen ikuspuntua islatzen da abiadura eta akzinoz betetako sekuentzietan.




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu