Durango, ibilbide amaibakoen hasierea
2025-02-19 09:11 Ibilian-ibilianTabira auzotik gora egingo dogu.
Durango, Bizkaiko bihotza da, danontzat ezaguna, izan be, berton izaten da Euskal kulturearen azokea. Horrezaz gan, bertokoen kirol izaerea, Goien kaleko poteoa eta paisajea nabarmenduko neuke. Haren mugetatik kanpo kokatzen dira ibilbide asko, baina, halanda be, Durangotik hasi daitekez.
Kontuak kontu, Mikeldi ibilbidea egingo dogu, ikuspegi ugari eskainiko deuskuna. Horretarako, Tabira auzotik hasiko gara. Berton, taberna asko dagoz gosaltzeko. Ganera, Korner izeneko taberna barria edegi dabe, auzoko goiko errebueltean kokatuta dagoana. Sekulako terrazea dauka eta eguzkia izanez gero, kriston ondo egoteko aukerea dago.
Mikeldi ibilbideak eskaintzen dituan aukerak bereziak dira. Halanda ze, Durangok garraio publiko bikaina dauka, nahi dan moduan joateko. Kotxea be, aukera ona izan daiteke. Mapean, Ibaizabal Ikastolea izango da gure erreferentzia. Kartelei erreparatuz, Mendiola auzora joango gara. Ugerlekutik pasetan, gora behera bat izango dogu eta segidan, baso bidean sartuko gara. Hemen aukera bi dagoz; batetik, bide lasaia, eskumatik; eta bestetik, ezkerrekoa, hasieratik aldapa asko daukana. Guk, eskumakoa hartuko dogu, baina ezkerrekoa be oso polita da.
Izurtza eta Mañaria herri txikiak dira, baina xarma handikoak. Mendiolara bidean, ikuspegi horreez disfrutatzeko aukerea izango dogu. Ganera, aurrera egin ahala, Bizkaiko eta Euskal Herriko zonalde alpinoetako bat dala antzemoten dogu. Mendiolako errotara heldu bezain pronto, sekulako bistak eta lokatza... Eta ni, zapatila barriak estreinetan!
Holan, Atxarteko harrobira heltzean, Astolara igon eta hainbat aukera daukaguz: hemen gelditu, Axpera jaitsi, Alluitzera edo Astxikira igon, Larranora joan, unean-uneko gogoaren arabera erabagi.
Guk, bueltea Astolatik egingo dogu, barriz be, Tabira auzora. Hori bai, badago aukerea Mañarira jaisteko eta bidegorritik Durangora joateko be. Guztira, 15 km eta 673 m d+eko ibilbideaz disfrutau dogu, Durango, Izurtza, Mañaria eta Abadiñoko inguruetatik.
Orain bai, Tabira inguruko tabernetan gagoz, merezitako mokadutxoa jaten.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!