Musikako irakaskuntza profesionaletan trikitixa espezialidadea sortzea lortu ondoren, danak pozik

Bizkaie! 2025-02-19 07:54   Musikea

Euskal jantzak be aintzat hartu daitezan pausuak emoten dabiz.

Erretratua: San Fermin Ikastolea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak adierazo dau Hezkuntza Saila pozik dagoala trikitixa espezialidadean Musikako Ikasketa Profesionalak sortzeko izapideak amaitu diralako. Ministro Kontseiluaren erabagia, laster errege-dekretu batean jasoko dana, espezialidade horretako ikasketa profesionalak ezartzean datza (ez dira goi-mailako irakaskuntzak). Dekretua argitaratu ondoren, espezialidadea musika konserbatorio profesionaletan eta musika zentro baimenduetan emon ahal izango dabe.

Pedrosak, irakaskuntza horreek sortzeko izapideak hasi ziranean Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko presidentea zala, eskerrak emon deutsee Hezkuntza Sailari oraingo hau lagundu deutsen erakundeei. Gogora ekarri dau trikitixea euskal musika tradizionalaren tresna adierazgarrienetako bat dala eta Euskal Herriko Musika eta Jantza Eskolen Alkartearen (EHME) eta Euskal Herriko Trikitixa Alkartearen lankidetzeari esker izan dala.

Behin trikitixa espezialidadea sortuta, Pedrosak iragarri dau lehen urratsak emoten dabizela euskal jantzak be aintzat hartu deiezan, berezko ikasketa titulazio baten bidez, kasu honetan goi- mailakoa izango dana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu