Berba-lapiko programearen helburua da ikasleen euskerearen ahozko gaitasuna hobetzea
2025-02-17 13:47 Euskerea berbagaiProgramea 50 ikastetxe publikotan ezarri da orain arte.

Maila soziolinguistikoan erdaldunenak diran gunetan ekin jako esku hartzeari eta dagoeneko 50 ikastetxe publikotan ezarri da. Hezkuntza Saila Berba-lapiko programea bultzatzen dabil lehen hezkuntzako ikasleen euskerazko ahozko gaitasuna hobetzeko.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Muskizko Ikastola publikoan izan da gaur ikasleek ahozkotasuna euskeraz lantzeko daben 20 minutuko esku-hartzearem momentuan ondokoa zehaztu dau: metodología horren egitekoa da eguneroko errutina linguistikoak eregitea, ikasleek benetako egoeretan ahoz parte hartu deien, gelan bertan, eta irakasleen laguntza zein esku-hartzeagaz.
Berba-lapiko programa 50 ikastetxe publikotan ezarri da orain arte, lehen hezkuntzako 331 irakasleren laguntzeari esker eta 5.236 ikasle inguruk parte hartzen dabe.
Ikasleek gogoz hartzen dabe Berba-lapiko, euskeraz komuniketan gozau eta komuniketako gaitasuna hobetzen dabelako. Pedrosa sailburuak azpimarratu dauenez, oso garrantzitsua da hezkuntza-sistemeak euskal hezkuntza-sisteman ezarritako metodologiak ikertzea eta baliozkotzea. Euskadin dogun aniztasun linguistikoa kudeatzea jagoku, ikasle guztiek, testuinguru eta egoera guztietan, aukerea izan deien euskerazko gaitasun sendoa eskuratzeko. Eusko Jaurlaritzearen konpromisoa da euskerea sustatzea eta errespetetea testuinguru guztietan eta horretarako tokian tokiko egoeretara egokitu behar ditugu irakaskuntza metodologiak, izan be, holan lortuko baitogu ikasle guztiek euskerea ikasi eta konfidantzaz erabilteko aukera bardintasuna azaldu du Pedrosak.
Ikasleen ahozko hizkuntzea indartzeko metodologia barritzailea
Berba-lapiko egunean 20 minutuz egiteko esku hartzea da, ikasgelako ingurune atseginean batzen dira ikasleak irakasleagaz. Espazio horretan ahozko komunikazinoa lantzen da eta hainbat testu-genero erabilten dira horretarako. Ikasleen testuinguruetara eta erreferentzietara egokitutako herri-kulturan eta literaturan oinarritutako testuak erabilten dira. Holan, herri-literatureak be aparteko garrantzia hartzen dau eta ikasleek testu tradizionalak ezagutzeko aukerea sortzen da.
Hezkuntza Sailak sustatutako proiektu hau jorratzeko taldea dagoz Mondragon Unibersidadeko ikertzaileak, Soziolinguistika Klusterra (barritzeguneakaz koordinauta) eta Eusko Jaurlaritzako pedagogia-orientazinoko zentroak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!