Erabagita nork kantauko dauen Bertsoxurlako finalean

Bizkaie! 2025-02-17 12:46   Bertsolaritzea

Saioa zezeilaren 28an izango da, Hazparneko Xuriaten.

Baionako Epaiska alkartean izan zan Bertsoxurlako 2. sailkatze saioa. Hiru bikote ibili ziran kantuan: Josu Txoperena eta Haizea Telleria; Sabin Abarrategi eta Ibai Lekuona; eta, Lide Arregi eta Etxahun Azkarraga.

Agur freskoen ondotik, bertsoaldi politak entzun ziran. Publikoaren ttanttoen bidez, bikote irabazlea erabagi zan: Josu Txoperena eta Haizea Telleria hain zuzen be.

Kontuak kontu, holan osotuko da finala: Irantzu Idoate eta Alaitz Katarain; eta, Josu Txoperena eta Haizea Telleria. Fianala, zezeilaren 28an izango da Hazparneko Xuriate ostaduan 19:00retan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu