13 urteko ibilbidearen ostean, Guda Dantza badoa

Bizkaie! 2025-02-17 10:41   Musikea

Egunon da enkante etxeko hari musikalean entzuten dana.

Pop eta house erritmo nahasien artean dabilen kantu honegaz, Guda Dantzak Egun on abesten dau, agur esateko. Ez dago handigurarik kantu honen gaian: ironiaz, lanaren gogaitaldiaren gaia jorratzen dau. Ez da ezelako barrikuntzarik hemen. Oraingoan, Urtzi Iza (EtenEspazio Sonoro) arduratu da musikearen produkzinoaz, hau be ez da gauza barria.

Enkante hau bideoklip batean jasoa izan da, Imanol Muro zuzendariaren gidaritzapean. Guda Dantzako bost kideak dira enkante etxe honen langileak, musikeak ez deutse ogibiderik emn urte honeetan guztietan. Nagusi tirano baten kontra konspiretan dabe, Fermín Barberena aktoreak antzeztua, haren bizkarrean koreografiak be atondu ditu. Bitxikeria lez, enkantera etorri diran bakarrak, besteak beste, euren gurasoak, izekoak, osabak dira. Azken finean, engainau dituen persona bakarrak.

Bestalde, Guda Dantzaren agurrerako kontzertu berezia iragarri dabe: Bilboko Kafe Antzokian izango da bagilaren 21ean. Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu