Loraldia Eskolearen 2025-26 ikasturterako eskaintzea eta izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2025-02-14 12:23   Kulturea

Euskal kulturea hezkuntzara.

Loraldia Eskoleak 2025-26 ikasturteko eskaintzea aurkeztu dau eta dagoeneko edegita dago izen-emote epea. Euskal kulturearen transmisinoa eta sormena ardatz hartuta, programeak aukera parebakoa eskaintzen deutse ikastetxeei kultura garaikidearen esperientzia aberasgarriak biziteko.

Sormenezko esperientziak eskola barruan

Loraldia Eskoleak euskal kulturearen transmisinoan sakontzen dau, sormenaren eta esperientzia zuzenaren bidez. Antzerkia, musikea, literaturea, ikus-entzunezkoak eta arte plastikoak lako diziplinen bidez, ume eta gazteek euskal kulturearen aberastasuna ezagutzeko eta parte hartzeko aukerea izango dabe.

2025-26 ikasturterako, zazpi egitasmo eskaintzen dira, bakotxa edade-talde eta helburu ezbardinei zuzendua:

● Ttipia: arte plastikoen bidezko sormena (5-8 urte).
● Lorekolore: euskal kulturearen aniztasuna umeei hurreratzea (6-10 urte).
● Airean: euskal musika garaikidearen transmisinoa (8-10 urte).
● 7 Kantu: euskal kantutegiaren bidezko kultura ezagutza (10-14 urte).
● Lore Jokoak: pastoralaren eta antzerkiaren sormena (11-16 urte).
● Kamara Sartu!: ikus-entzunezkoen bidezko esperimentazinoa (12-18 urte).
● Loreak Tailerretan: proiektu kolektibo ekintzaileak (12-18 urte).

Hezkuntza eta kultura eskutik helduta

Loraldia Eskoleak ikastetxeakaz alkarlanean jorratzen ditu programak, irakasleei eta ikasleei baliabide pedagogiko eta artistikoak eskainiz. Egitasmo bakotxak gida pedagogiko propioa dauka eta sormen prozesuan euskal kulturako profesionalek parte hartzen dabe, hezkuntza esperientzia ahalik eta aberasgarriena izan daiten.

Orain arteko datuek erakusten dabe Loraldia Eskoleak eragin positiboa dauela komunidase eskolarrean: 9 ikasturtetan, 29 ikastetxetan, 2.600 ikaslek baino gehiagok eta hainbat kultur sortzaile dabiz. Helburua da euskaraz sortzaile diran ikasleak, umeak eta transmisinoa sustatzen daben eskolak idartzea.

Izen-emotea zabalik

Ikastetxeek dagoeneko 2025-26 ikasturterako izena emon leikie hemen. Informazino gehiago eta izen-emote orria www.loraldia.eus/eskola webgunean eskuragarri dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu