Sekulako giroa bigarren asteko Kuadrillako bertso egunetan

Bizkaie! 2025-02-10 14:09   Bertsolaritzea

Aramaion, Agurainen eta Añanan.

Zezeilaren 1ean hasi zan 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketea. Bigarren fase horretan, 3 Kuadrillako bertso egun egin ziran: Aramaion, Agurainen eta Añanan.

Aramaio

Zezeilaren 7an, 50 entzule izan ziran Aramaioko Sastiña Aretoan. Atxakia, Izena pentsau bida 2 taldeak atondutako bertso eguna izan zan. Iraide Onaindia, Gari Arexolaleiba, Eñaut Abarrategi eta Manex Agirre taldekideekaz batera, Izena pentsaute dau taldeak be hartu eban parte saioan.

Ganera, Aramaioko bertso eskolako txikiek saio bikaina osotu eben, Peru eta Martin Abarrategi artzainen gidaritzapean: Galder Ibarguren, Argi Abarrategi, Paule Davila, Ur Agirre, Xune Agirre, Oxanda Orobengoa, Illare Agirre eta Nerea Kortabarria fin ibili ziran.

Olatz Zuazubiskar gai-jartzaileak danetariko gaiak jarri zituan: Londresera kontzertu bat ikustera joateko aukerea emon eutsen parte-hartzaileei, baita musika-eskolean gitarrea eta pianoa jotzen ibiltzeko be. Hori bai, txikiek helduei adarra joteko eukien gogoa nagusitu zan.



Agurain

Aguraingo Latsarri gaztetxean egin zan 4gara taldeak Lautadako Kuadrillarteko Bertso Eguna. Lautadako bertsolariekaz batera Ekaitz Samaniego eta Paula Amilburu bertsolari konbidaduek abestu eben.

Mahai inguruko saioa izan zan barikukoa; halanda ze, gertukoa eta goxoa. Lautadako bertso eskolearen izenean Aitor Najerak, Jon Ruiz de Pinedok, Markel Yollerrek eta Oier Arbinak abestu eben, beraz, guztira, 6 bertsolari egon ziran kantuan.

Saio ez oso luzea, baina dibertigarria izan zan. Jorraturiko gaiak be askotarikoak izan ziran; espero bako herentziak, asteroideak, turista bat gaztetxean, Errioxako ardao faltsuak eta gaztetxeko egunerokotasunaren ingurukoak.

Saioa amaituta, gaztetxeko kide bik bertso bat abestuz emon jakien amaierea Kuadrillarteko Lautadako Bertso Egunari.



Añana

Kuartangoko sargadaotegian batu ziran bertsolariak: Abel eta Kepa Enbeita; Aintzira eta Mikel musikariak; Zaballako bertso eskolakoak, Mikel, Josu, Gari, Itziar, Oihane, Izar, Iñaki eta Ruben; eta, hainbat lagun, esaterako, Marina katalan euskalduna.

Zallakao bertso eskolako kideen ahotsak entzun ziran gehien bat, izan be, oraintsu argitarau daben liburuxkea kantau eben. Ganera, sagardaotegian egoazenak be batu ziran.

Halanda ze, sortu da bertso kuadrilla bat gehaigo Araban, bigarrenez dabil Kuadrillartekoan, Arabako Mendebalde maitatuan. Hurrengo geltokia: Narbaxa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu