Kuadrillartekoaren 3. astean Legutio, Gasteiz eta Elortzan egingo dira bertso egunak
2025-02-13 07:55 BertsolaritzeaHiru herri eta eskualde izango dira Arabako Kuadrillako bertso egunak biziko dituenak.

Zezeila aurrera doa Kuadrillartekoan be ez dago etenik. Datozen egunetan emongo jako jarraipena 2025eko Arabako Bertso Kuadrillartekoari, kuadrilla eta herri askotan egingo diran Kuadrillako bertso egunak dira esanguratsuenak:
Zezeilak 14, barikua, 17:30ean, Legutioko Kultur Etxean, Kuadrillako Bertso Eguna, Gorbeialdea. Legutioko Bertso Eskolako gaztetxoakaz batera (Aramaixoko taleuk, Aramaio).
Zezeilak 14, barikua, 19:00retan, Gasteizeko La Teja tabernan hasita, bertso poteoa eta ondoren, 21:30ean bertso afaria, Gasteizko Gautxori Elkartean (Pinto pintto, Gasteiz) eta Inkonstantinkoplan potoz poto (Gasteiz).
Zezeilak 15, Mendialdea; goizeko 11:00etan, mendira bueltea Maeztuko frontoitik hasita eta 13:00ean, Bertso poteoa Maeztun; eta 15:00retan bazkaria Elortzako Lurkoi etxean eta ostean bertso jolasak, bertso tribial, mikrofono edegia eta 19:00retan Altxa Kopla saio musikatua (Bertsoespuela, Mendialdea).
2025eko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketea urtarrilaren 22an hasi eta apirilaren 5ean amaituko da, Gasteizen.
Kuadrillartekoagaz Arabako bertso mobimentua bultzatu, indarbarritu eta zabaltzea da. Parte-hartzaile guztien txapelketea izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango dau ardatz.
Arabako Bertsozale Alkartearen zeregina koordinazino orokorra eta saretze lana izango da. Atontzaileak txapelketan parte hartuko daben 14 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai-jartzaile taldea, epaile taldea eta Alkarteko lantaldearen laguntzea izango dabe.
Talde bakotxak hamaika partaide izango ditu: gai-jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria eta grabatzailea.
Kuadrillartekoak fase bi izango ditu:
- Kuadrillako bertso egunak: urtarrila eta zezeilean zehar, parte hartuko daben 14 taldeek euren herri edo eskualdean atondu dabe bertso saio bat herri edo eskualdeko bertso eskola edota beste eragile batzugaz batera. Formatu askotako saioak izango dira, otordu bueltakoak, poteoak, txokolatadak, olinpiadak, musikaz lagunduak, sortak zein bestelakoak. Hau izango da aukerarik herrikoiena, edozein kolektibok parte hartu leikena, musikariak, lagun kuadrillak, berbalagun taldeak....
- Lehia: 4 finalaurreko eta 4 taldeko finala.
Finalaurrekoak: zezeilaren 28an Narbaizan, martiaren 9an Aramaion, martiaren 15ean Amurrion eta martiaren 23an Gillernan izango dira. Bakotxean hiru edo lau talde ibiliko dira eta finalaurreko bakotxaren irabazlea sailkatuko da finalera.
Finala: apirilaren 5ean Gasteizen. Egun horretan eguerdian hasita ibiliko dira kantuan 4 taldeak Gasteizko kaleetan, bazkaria eta ondoren bi onenen arteko finala jokatuko da. Puntuazinorik onena lortzen dauena izango da 2025ko Arabako Kuadrilla artekoaren irabazle.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!