Elhuyar Hiztegiak 65 miloe konsultako mugea gainditu dau

Bizkaie! 2025-02-12 07:45   Euskerea berbagai

Webguneko bisita-kopuruak % 24 egin dau gora.

Elhuyar Hiztegiak erreferentziazkoa izaten jarraitzen dau: webguneak ia 100.000 bisitari izaten ditu astean.

Elhuyar Hiztegiko edukia eten barik eguneratzen da, proiektu bizia da, eta hainbat lan-arlo izan ditu martxan 2024an: Hitz-jolasa, hiztegira berba barriak sartu dira, beste batzuk aldatu eta, hizkuntza bardinzalea helburu, lanketa espezifikoak bideratu dira.

2024ko urrian, Elhuyarrek Hitz-jolasa jarri eban martxan Elhuyar Hiztegiaren webgunean, erabiltzaileek euskerazko idazkerea errepasetako eta hobetzeko aukerea izan deien. Azkar eta erraz, bost galdera barri erantzun daitekez egunero. Guztiok idazle bihurtu gaituan aro digital honetan, hizkuntza-mailaren inguruko ardurea biztu da. Hori aintzat hartuta, berba-jolasaren helburuada dudazkoa diran kasuen aurrean ondo idatzitakoak identifiketan ikastea, norberaren idazkerea hobetzea helburu. Online jarri danetik, egunean, batez beste 650 aldiz jokatu da.

Hiztegia eten barik eguneratzen da; 2024an, esaterako, 2.300 aldaketa, 415 sarrera barri eta, beste 1.885 kasuetan, moldaketak egin dira.

Elhuyar Hiztegiak hizkuntza bardinzalea erabiltea dau helburu

2024an hiztegiko eguneraketa guztietan genero-ikuspegia landu da eta lexikoaren eta hizkuntzearen erabilera baztertzailea barrikusi eta moldatu da, bereizkeriarik bako tratamendua bermatuko dauen hiztegi bateranzko pausoak emoteko.

Aldaketa horreek guztiak egiteko, hainbat iturri erabilten ditu Elhuyar Hiztegiak: corpusak, beste zenbait baliabidetatik ataratako edukia, Euskaltzaindiaren Hiztegia eta erabiltzaileen iruzkin eta proposamenak.

Edukiak eten barik eguneratzeaz gan, Elhuyar Hiztegiak maila teknologikoan be aurrerapausuak emon ditu 2024an:

  • Eskuko telefonoetarako aplikazinoak (iOS eta Android) barritu dira eta 100.000 deskarga baino gehiago izan ditue.
  • Gero eta ordenagailu gehiagotan instalauta dago mahaigaineko aplikazinoa.

Elhuyar Hiztegia proiektu bizia da eta proiektuaren hainbat alderdi lantzen dira urtez urte. Horretarako ezinbestekoak dira modu batean ala bestean babesa eskaintzen deuskuen erakunde eta norbanakoak, Elhuyarren bazkide diranak edo Elhuyar Hiztegiaren proiektua bera babesten dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu