Gernikako Arbolaren kimu bat landatu dabe Muruetatorren

Bizkaie! 2025-02-12 08:23   Kulturea

Ganera, akordu-plakea jarri da ondoan.

Durangoko Udalak Gernikako Arbolaren kimu bat landatu dau gaur,  zezeilak 21, Muruetatorre Jauregiaren aurrean dagoan berdegunean. Gaur egun, eraikina udal euskaltegia da. Urte askoan, Gernikako Arbolaren beste kimu bat egon zan toki berean.

Ekimena, Udalak sustatu eta Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak babestu dabe. Gernikako Arbolaren sinbolismoa indartzea dau helburu, Euskadiren historia, nortasuna eta balio demokratikoen ikur bezela.

Ekitaldi instituzionala egin da eta han izan dira Durangoko alkatea, Mireia Elkoroiribe, udal korporazinoko kideak eta Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko ordezkariak.

Kimua landatu ondoren, akordu-plakea jarri da ondoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu