Gaur, hilak 11, banatuko ditue XVIII. Getxo Sasoi Sasoian Sariak

Bizkaie! 2025-02-11 12:21   Kulturea

Victoria Madariagak, Jose Basterrak, Rafael Villalongak, Maialen Narbonak eta Telmo Fisherrek Getxoko Kirolari Onenen saria lortu dabe.

Getxo Rugby emakumezkoen taldea. | Ikusi handiago | Argazki originala

2024ko Getxoko Kirolari Onenen saria jasoko dabe. XVIII. Getxo Sasoi Sasoian Galea gaur arratsaldean egingo da Fadurako TikiToki gizarte eta kirol-Zentro barrian, Alkarlanean lelopean.

Getxo Kirolakeko teknikariek, kazetariek eta Getxoko kirol arloko adituek osotutako epaimahaiak erabagi dabe aurtongo sarituen izenak. Banakako sari nagusiak ondoko honeentzat izan dira: Victoria Madariaga, Sanse Complutense klubeko jokalaria, senior mailako emakumezko Kirolari Onena, Espainiako selekzinoagaz lortu eban 21 urtez azpiko Europako Azpitxapelketagaitik. Gizonezko seniorretan, barriz, sari bikotxa emongo jake José Chefo Basterrari eta Rafael Villalongari, Madrilgo Club de Campoko hockeyko jokalariei, Parisko Joko Olinpikoetan Espainiako selekzinoagaz lortutako diploma olinpikoagaitik. Promesa kategoriako sariei jagokonez, emakumezkoena Maialen Narbona Punta Galea Tx. E.-ko txirrindulariarentzat izango da, pistako zein errepideko probetan lortutako emoitza bikainengaitik, baita taldekako Espainiako Erlojupeko Txapelketagaitik be. Era berean, Aviron Bayonnais taldeko Telmo Fisher errugbi jokalariak saria jasoko dau gizonezkoetan, Espainiako selekzinoagaz 18 urtez azpiko Errugbi 7ko Txapelketean irabazitako zidarrezko dominagaitik.

Senior sari kolektiboetan, aurton Getxo Rugby emakumezkoen taldearentzat izango da errekonozimendua, Ohorezko Mailara igoteagaitik; eta Getxo Saskibaloi Taldeko gizonezkoen bigarren taldea be sarituko dabe Bigarren Nazinonal mailara igoteagaitik. Promesa taldeentzako sari kolektiboei dagokonez, emakumezkoen saria Getxo Ugerketa Waterpolo Bolue Alkarteak jasoko dau, Espainiako Txapelketan lortutako 12 dominengaitik; eta Getxo Rugby-ko 16 urtez azpiko taldeak, Euskadiko Txapelketean lortutako garaipenagaitik.

Edizino honetako palmaresa sari bereziekaz osotuko da: Marka Hausiz Saria Real Club Jolasetari emongo jako Espainiako II. Hockey Plus Txapelketea atontzeagaitik; Kiroltasuna Saria Alejandro Marin Dobarani emongo jako, atletismoari eskainitako dedikazino luzeagaitik; Konektia enpresak Getxo Zabala Saria jasoko dau dibersidade funzinonalagaz lotutako kirol proiektuei emoten deutsen laguntzagaitik; eta, azkenik, Francisco Javier Izkoari Aitzindariak Saria emongo jako, Real Zaragoza eta Granada FC lako taldeetan egindako futbol ibilbideagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu