Zuberoako Maskaradea plazaratuko dau Andra Marik
2025-02-11 08:40 KultureaZezeilaren 22an atondu dabe egun osoko egitaraua.
Andra Mari Jantza Taldeko 70. urteurreneko ekitaldien egitarauaren barruan, zezeilaren 22an Zuberoako Maskaradea plazaratuko da Galdakaon. Horrek, hogeita hamar persona baino gehiagoren inplikazinoa eskatuko dau; beraz, aktiboan dagozen jantzariez gan, taldekide ohiek eta belaunaldi barriek be hartuko dabe parte ikuskizunean.
Oso-osorik erakutsiko dau Maskaradea Andra Marik. Dana dan, 1988an hasi eban Andra Marik Zuberoako Maskaradako jantzen ikerketea eta ikasketea lana. Taldearen 35. urteurrenaren ospakizunean berton plazaratu zan lehenengoz jantza bilduma osoa eta 1990. urtetik aurrera Zuberoako jantzak taldeko errepertorioan egon arren, ez dau inoiz Zuberoako Maskaradea osorik plazaratu.
Andra Mari Jantza Taldeak eskerrak emon nahi deutso urte honeetan guztietan bidelagun izan diran guztiei eta konbidadu nahi ditu Maskaradearen lekuko izaten. Halanda ze, egun osoko egitaraua prestau dau eta goizean goiz hasiko da barrikadekaz. Guztira, lau egingo dira goizean zehar eta herriko hainbat alkartek parte hartuko dabe. Herri bazkaria egingo da eta arratsaldean ofizinoen saio nagusia.
- Ondoko honeek dira maskaradean parte hartuko daben personaiak:
- Txerreroa: Julen Diez.Gatuzaina: Ainara Bilbao.
- Kantiniersak: Uxue Bejarano eta Iraia Aspuru.
- Zamaltzaina: Julen Sagarminaga.
- Entsenaria: Aitzol Zamalloa.
- Jauna: Arkaitz Uriarte.
- Anderea: Goizane Sot.
- Laboraria: Jaime Zubero.
- Laborarisa: Garazi Azurmendi.
- Marexalak: Ariane Unamunzaga, Oiane Perez, Itziar Etxebarria eta Eihartze Pulido.
- Kukulleroak: Elisa Bikandi, Gorane Euba, Marta Ortiz de Pinedo eta Oiana Telleria.
- Xorrotxak: Irene Gutierrez eta Olatz Sagastigordia.
- Kherestua: Garazi Maeso eta Amaia Carregal.
- Kauterak: Jon Eguskiza (Kabana), Aritz Zamalloa (Pitxu), Iñigo Larrea, Ander Orueta eta Unai Granado.
- Bedezia: Xabi Zabala eta Unai Zabala.
- Buhameak: Garatz Unamunzaga (Buhame jauna), Nerea Ereño, Garazi Maeso eta Amaia Carregal.
- Musikariak
- Txirulea eta ttunttuna: Itziar Unzueta eta Ibon Askargorta.
- Atabalea: Josi Basterretxea.
- Biolinak: Ainara Artetxe eta Asier Balentzia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!