Arrasateko Maniaks talde erabarritua bueltan dator

Bizkaie! 2025-02-10 10:31   Musikea

Sei kantu sartu ditue lehenengo diskoan, guztiak euskeraz abestuta.

Maniaks, orain urte batzuk sortutako taldea da eta tarteka zuzeneko gitxi batzuk egin bazituen be, lozorroan egon da luzaroan. Azken urte honetan, Never Surrender taldeko bateria batu ostean, bestelako idea eta estiloak barruratuta berpiztu da orain taldea modu erabarrituan dator.

Sei kantu sartu ditue lehenengo diskoan, guztiak euskeraz abestuta.

Deabrua da bideoklip dotoregaz iragarri deuskue diskoa. Melodiak pisu handia dauen punk-rock indartsua, Hellacopters riffetan eta Heriotzea zenbait erritmotan gogora ekarri deuskuzana. Laberintuak diskoak, barriz, badauka sustraien esentzia. Kolorezko kateak kantuan be presente dago itsaskorra eta era berean melodikoa dan punk-rock bizia. B aldean Zainetan kantua topauko dogu, punk-rock-and-rollaren barruan indartsu, Dreggen eta Nickeren hasierako rockeroen esentzia. Bihotz errebeldea kantuan, Europako undergroundean hardcore melodikoaren bidea zabaldu ebenen afinazino eta melodiak, gomutak eta gitarra rock-and-rolleroak batzen dira. Eta, diskoa zarratzeko, Azken mohikanoak kantuaren tenpo erdiak, malenkonia eta 1980ko hamarkadako gitarra garbiak lantzeaz gan, ahotsean beste pauso bat emoten dabe.

Esker bereziak: Crossbone Skateboards eta Antxon Osinaga.

  • Irudien grabaketea, edizinoa eta muntaketea: Beñat Abasolo.
  • Soinuaren grabaketea: Asel Errasti.
  • Nahasketak eta masterizazinoa: Eñaut Gaztañaga (Gaztain estudioak).

Laberintuak

1/Deabrua.
2/Laberintuak.
3/Kolorezko kateak.
4/Bihotz errebeldea.
5/Zainetan.
6/Azken Mohikanoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu