'Basatiak' filma, ikusgai

Bizkaie! 2025-02-07 08:31   Zinemea

Zinemea Euskeraz programearen barruan.

Basatiak filma, gaur, hilak 31, estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzenduta dagoan film suitzarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskereaz programearen barruan aurton ikusiko dogun bigarren filma da, Azerik eta erbik basoa salbatzen dute lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Sinopsia

Borneon, sarobe tropikaleko herri batean, bizi da Keria. Haren aitak lan egiten dauen olio-palmondoen landaketean orangutan kume bat topauko dau. Keriak naturea asko maite dau eta sarobea suntsitzearen kontra egingo dau, Selai lehengusuagaz batera. Abentura horri esker, haren jatorriagaz konektetako aukerea izango dabe.

Proiekzinoak

Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Golem Alhondiga (Bilbo), Bastero Kulturgunea (Andoain), Gurea Antzokia (Villabona), Ikusgarri Zinema (Lekeitio), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Golem La Morea (Iruña), Usurbe Antzokia (Beasain) eta Modelo Aretoa (Zarautz).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan: martiaren 7an, El día que la tierra explotó, una película de los Looney Tunes eta martiaren 28an, Frida.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu