Hitzetik Hortzera, bibote eta sudur gorriagaz

Bizkaie! 2025-02-07 08:00   Bertsolaritzea

Joxe Mari Agirretxe Porrotx izango da aste honetako protagonistea.

Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx' eta Mirari Martiarena. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko persona maitatuenetako bat izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako protagonistea: Joxe Mari Agirretxe Porrotx. Pirritx, Marimotots eta beste hainbat lagun ondoan dituala Euskal Irria sortu eta lurralde osoa zeharkatu dabe aldez alde. Porrotxek eta pailazogintzeak Joxe Mariri emon deutsonaz ibiliko da aste honetako programean.

Maite zaitut abestiak 20 urte betetzen ditu aurton eta maiatzean herritar talde batek autortzea eskainiko jake sudurgorriei BECen. Maite zaitut abestiaren arrakastearen sekretua eta umeek gizartean daben garrantzia be izango dabe berbagai.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek urte guzti honeetan bertsolariak izan ditue bidelagun. Abestietako letrak egiteko orduan, abesterakoan, istorioak sortzerakoan eta beste hainbat abenturetan. Hartu-emonak zelakoak diran kontauko dau Joxe Mari Agirretxek, baita bertsolaritzeagaz be.

Baigorriko bertso musikatuak eta Tolosako jaialdia, Hitzetik Hortzeran

Baigorriko Basaizea Alkarteak Beer Cheese bertso afari musikatua atondu eban eta bertoko bertsoaldiak ikusteko aukerea izango da aste honetako programean. Bertsotan Haira Aizpurua, Miren Artetxe eta Nerea Ibarzabal ibili ziran, Patxi Amulet eta Bastin Marianne musikariek lagunduta. Gai-jartzaile lanak, barriz, Xalbat Alzugaray eta Amaia Castorenek egin zituen.

Tolosan Atariak urtero atontzen dauen jaialdiko bertsoaldiak be izango dira ikusgai. Amaia Agirrek gidatutako saioan kantuan ibili ziran Alaia Martin, Andoni Rekondo, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina.

Hitzetik Hortzera: zapatuan, 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu