Guau - Gure Audioa jaio da

Bizkaie! 2025-02-06 12:20   Kulturea

Euskal audio-edukiak batzen dituan EiTBren plataformea.

Martxan da Guau - Gure Audioa, EITBren euskal komunidadearen audio eta podcasten produkzinoak eskaintzen dituan streaming plataformea. Entzunezko edukia modu errazean eta erakargarrian eskura jarri eta zabaltzeko helburua dau EITBren apustu digitalak, audioaren euskal ekosistemea batu eta bultzatzeko eta hizkuntzearen konsumo barriak dagozan lekuetara heltzeko.

Berton, irratia zuzenean eta irratsaioak nahieran, aktualidadea klip laburretan, podcastak eta bideopodcastak, audio-liburuak, zuzeneko emonaldi bereziak eta eduki esklusiboak eskainiko ditu, dibersidadea oinarri hartuta: formatu eta generoetan, gaietan eta baita konsumiduteko moduetan be.

EITBren sei irrati (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EITB Musika eta Euskal Kantak) zuzenean entzuteko aukerea be izango da. Abiapuntu bezela, 150 podcast baino gehiago eta 18 bideopodcast batu ditue eta katalogoa handitzen joango da. Guau Originalak be ez dira faltako plataforman. Informazinoa eta aktualidadea, kulturea, osasuna eta ondoizatea, zientzia eta teknologia, kirola, musikea, umorea… Guztira 14 kategoriatan batutako eduki eskaintzea eta kalidadekoa.

Plataformea eskuragarri dago hemen, Play Store eta App Storetan aplikazinoa deskargauta (Android eta iOS) edo chromecast bitartez (telebistan, bozgorailu adimendunetan). Laster egongo da Smart TVetan (botoi gorria sakatuz), baita hilabete batzuetara ibilgailuetan be.


Guau - Gure Audioa doban da eta nahikoa da erregistreteta edukiekaz disfrutetako. Primeran eta Makusiko erabiltzaileek ez dabe barriro be erregistrau beharrik eta zuzenean sartu daitekez plataformara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu