Makinatxau bat jarduera Etorkintzaren 40. urteurrenean
2025-02-06 09:12 KultureaEtorkintza, 1984an sortu zan menpekotasunen arazoari erantzuteko.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/Tr/cache/erakuntzak_content.jpg)
Oraintsu aurkeztu ditue gorabehera guztiak Iban Rodriguez Leioako alkateak, Pilar Grados bigarren alkateordeak, Leioako Udaleko Gizarte Politika, Gizarteratze, Adineko Persona, Osasun eta Garapenerako Lankidetza Arloko zinegotziak, Salvia Hierro Etorkintza Fundazinoko zuzendari-gerenteak eta Ixone Zubieta BBKko Personen Arloko arduradunak.
Gaur egun, Etorkintzak Bizkaiko 24 udalerritan lan egiten dau eta daborduko 207.101 bizilaguni lagundu deutse 40 urte horreetan. Danetara, 305 ikastetxe baino gehiago lagundu ditu, eta 4.531 irakasle eta 130.781 ikasle baino gehiago prestau ditu menpekotasunak prebeniduteko. Gainera, 7.097 nerabe eta gazte artatu ditue zenbait programaren bidez. Horrezaz gan, 38.753 familiaz arduratu dira seme-alabak eduketako prozesuan, eta menpekotasunak eta osasun mentalak dituen 9.321 persona artatu ditue, bai eta beste 4.876 persona gizarteratu be.
2023ko Euskadiko menpekotasunei buruzko inkestan jaso danez, euskal gizartearen 15 urtetik gorako persona gehienek loturaren bat izan dabe substantzia psikoaktibo legalakaz (% 91ek alkoholagaz eta % 69k tabakoagaz) eta gero eta persona gehiagok probau ditue substantzia ilegalak (% 39k kalamua eta % 12k beste substantzia ilegalen bat); ganerakoan, biztanleen % 50,5 ausazko olgeta eta apustuetan ibilten dira. Bestalde, biztanleen % 19k farmako lasaigarriak edo somniferoak konsumiduten ditue.
Ospakizun horren helburuen artean, honako honeek nabarmentzen dira:
- Etorkintzaren presentzia soziala eta haren nortasunaren ezaugarriak berreskuratzea.
- Menpekotasunak dituen personen beharrak ezagutzera emotea, beren eskubideen babesean aurrera egiteko.
- Hausnartzea eta estigmak haustea.
- Gizartean barriketaldiak eragitea eta hobekuntzak proponidutea.
- Ospakizun honen partaide egitea interes taldeei.
- Instituzinoek eta erakundeek menpekotasunak dituen personakaz esku hartzeko emoten daben laguntzea autortzea.
Bestalde, Salvia Hierro Etorkintzako zuzendari gerenteak ondokoa adierazo dau: adikzinoen problematikeak erantzun globala behar dau eta erantzun horretan gizarteak, oro har, eta persona bakotxak oinarrizko eginkizuna dau.
Iban Rodríguez Etxebarriak, Leioako alkateak, Etorkintza zoriondu dau 40 urte honeetan izandako ibilbideagaitik eta nabarmendu dau udalerrian fundazinoagazko lankidetzea ia haren ibilbidearen hasieran hasi zala eta azpimarratu dau adikzinoen fenomenoaren larritasunak nahitaez dakarrela ekintza eta estrategia bateratuak, eremu guztietatik eremu guztietarako: Leioako Udalak zeharkako lanketea egiten dau, diziplina anitzekoa eta integrala. Leioako alkateak alkarregaz lan egiten jarraitzeko konpromisoa erakutsi dau, hirugarren sektoreko erakundeakaz urteetan zehar ehuntzen joandako lankidetza-sarea indartzen eta zabaltzen jarraituz, bizilagunen ongizatea hobetzeko eta jagoteko.
Erakusketa bisualari jagokonez, doban bisitau ahal izango da Izar plazan, zezeilaren 3tik 16ra. Leioan zarratuko dau Etorkintzak urteurrena ospatzeko egindako Bizkaiko udalerrikako erakusketa ibiltarien zikloa.
Pilar Grados Gizarte Politiketako zinegotziak adierazo dauenez, Etorkintzaren laguntzeagaz leioaztarrei askotariko baliabideak eskaintzen ddeutseguz adikzinoa prebeniduteko, antzemoteko eta horren aurrean jarduteko. Gaineratu dauenez, erakusketa hau oso aukera ona da adikzinoei buruz eta Etorkintzak egin dauen lan handiari buruz hausnartzeko.
Etorkintza
Etorkintza Elkargoak 40 urte daroaz menpekotasunak dituenen eskubideak babesten. 1984an sortu zan heroinearen konsumoak eta GIBak Euskadiko gizarteari eragindako arazo larriei erantzuteko eta haren funtzinoak gizartearen beharrakaz batera bilakatu dira.
Helburua da personen bizi-kalidadea hobetzea eta beren eskubide unibersalak defendidutea menpekotasunen, osasun mentalaren eta gizarte-zaurgarritasunaren alorretan. Prebentzinoaren, laguntzearen eta gizarteratzearen bidez; zeharkako ikuspegiaga eta zerbitzu personalizatu integral eta barritzaileagaz. Sareko lana konpartiduten dau eerakunde, administrazino, enpresa eta profesionalakaz; eta haren talde profesionalak honako bereizgarriak ditu: etika profesionala, aditua, sortzailea eta proaktiboa izatea eta gizarteagaz konprometiduta egotea.
Urte horreetan, haren lanak onurea ekarri deutse 200.000 personari baino gehiagori.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!