2025/02/06 - 2025/04/27
Bilboko Azkuna Zentroan. | Erakusketak'Escala 1:1'. IXONE SÁDABA
Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren erakusketea Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurreratzeko egindasko argazki-ikerketearen emoitzea da.
Carles Guerrak komisariautako proiektu artistiko honek sarbide-politika barri bat irudikatzeko dei egiten deusku, zentralaren helburua memoriari buruzko eztabaida publiko batera edegiteko orainalditik. Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteetan dau Lemoizko multzoko eraikuntzen zatiak benetako neurrian proiektauta.
Ezkerretik eskuinera: Ixone Sádaba artistea; Carles Guerra, komisarioa; Ianire Anaya, Giroa - Veoliako Zuzendaritza Nagusiaren albokoa; eta Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia.
Ordutegia:
Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!