XIV. Euspot Euskerazko Spot Lehiaketea aurkeztu dabe
2025-02-04 13:53 ZinemeaParte-hartzaileek Zer da laguna izatea? gaiari erantzun beharko deutse.
XIV. Euspot Euskerazko Spot Lehiaketea aurkeztu dabe Aretxabaletan, Mondragon Unibersidadeko campusean. Ondoko honeek parte hartu dute: Aitor Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkatea; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazinoko zuzendaria; Maddi Iregi, Bai Euskarari Alkarteko aholkularia; Naiara Okina, Arizmendi Ikastolako komunikazino arduraduna; eta Xabi Igoa, Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko Komunikazino arloko zuzendaria.
Aurtongo edizinoak adiskidetasunaren hartu-emonak izango ditu inspirazino iturri. Halanda ze, Zer da laguna izatea? gaiari erantzun beharko deutse parte-hartzaileek. Helburu nagusia da gazteak euskerazko publizidadera gerturatzea, Euskal Herrian sortzen dan publizidadearen oinarri izan deien. Ondo errotutako lehiaketea da Euspot eta orain arteko edizinoetan 900 spot inguru jaso dira.
Parte-hartzaileek 2025eko maiatzaren 26ra arte izango dabe aukerea euren lanak egin eta aurkezteko. Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez eta betiko lez, formatua librea izango da. Lehiaketa edegia da.
Egitasmoa ondoko babesle, atontzaile eta laguntzaileei esker eroan da aurrera: babeslea, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; atontzaileak, Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazinoa, Mondragon Unibersidadea eta Arizmendi Ikastola; eta laguntzaileak, Bai Euskereari Alkartea eta Music Library.
3.000 euro saritan
Guztira, sei sari banatuko dira:
- Sari nagusiak:
- Spotik onena (1.000 euro).
- Publikoaren saria (500 euro).
- Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) (500 euro).
- Musika sinkronizazino onenaren saria (300 euro).
- Sari gehigarriak:
- Mondragon Unibersidadeko ikasleen spotik onena (500 euro).
- Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).
Parte-hartzeko oinarriak eta informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!