'Aztia', Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeen estreinaldia badator
2025-02-04 09:39 MusikeaZezeilaren 8an izango da Donostiako Imanol Larzabal Aretoan.
Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegia atondu dau. Bertan autolaguntzaz berba egingo dabe, zirikatzaile. Jentartean deslilurea eta desesperantzea nagusitzen doazela emoten daben garaiotan, zoriontasuna hasierea besterik ez da aldarrikatuko dau Aztiak, hasiera danak zeozeren amaierea izan daiteken itxaropenagaz.
Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek Aztia proiektua sortu dabe. Oholtzan umorea eta doinu kutsakorrak izango dira nagusi, musikea, antzerki bakarrizketea eta butoh jantzea buztartzen dituan kontzertu dramatizatua. Besteak beste, Ainhoa Alberdi, Karlos Arancegui, Oier Guillan eta Imanol Ubeda ikusiko doguz lanean.
Taldea
- Musikea: Don Inorrez.
- Musikariak: Imanol Ubeda, Karlos Arancegui.
- Berbak eta dramaturgia: Oier Guillan.
- Aktore-jantzaria: Ainhoa Alberdi.
- Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
- Argiak: Junki Mayo.
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!