Lekeitiok euskerea behar dau

Bizkaie! 2025-02-04 07:45   Euskerea berbagai

Euskerearen erabilerearen kale neurketako datuak ikusita egonezina sortu da.

Azken euskerearen erabilerearen kale neurketan egonezina sortu da. 0-25 edade tartean erabilerea osasuntsu dagoan arren, 24-44 tartean igarri da lehenengo gainbeherea. Halanda be, 45 urtetik gorakoen arteko datuak kezkatzen ditue gehien, izan be, erdira bajau da erabilerea.

Beraz, Lekeitioko Udalak ondokoa adierazo dau: horren aurrean, herria atondu beharra daukagu. Hiru eremutan hasiko gara lanean. Halanda ze, ondoko ardura honeek hartu ditugu:

  • Alde batetik, ikastetxeek, ume eta gazteentzako egitaraua osotu dabe. Horren helburu nagusia da euskerea erakargarria izatea eta gazteen artean presente egotea. Era horretan, edade tarte horretako datu baikorrei eustea da asmoa eta ahaleginak egin hobeak izan daitezan.
  • Bestalde, herriko kirol taldeek be euren konpromisoak hartu ditue. Lekeitioko kirolariak gazteak dirala jakitun, dekalogo bat sinatu dabe euskerea babesteko. Aurton jarriko dabe praktikan barruko eta kanpoko komunikazinoan.
  • Euskera taldekoek, barriz, 45 urtetik gorakoen erabilera datuak oso larriak dirala ikusita, Euskaraldian hasiko dira lanean buru-belarri. Ondoren, ekimen ugari prest ditue edade tarte horretako egoereari bueltea emoteko.

Udalak, bestalde, ekimen horreek guztiak babestuko ditu eta bitartekoak jarri gauzatu daitezan.

Horrezaz gan, udalak ondoko ekimenak be diruz lagunduko ditu:

  • Bai euskarari ziurtagiria edegi herrian.
  • Dendarientzat eta tabernarientzat euskera ikastaroak atondu.
  • Kulturartekotasunean eragin.
  • Hileroko udal euskera batzordean lanean jarraitu herriko eragileakaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu