Zabalik Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emoteko epea
2025-02-04 08:58 ZinemeaBaita eskola-saioetan parte hartzeko be.
Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra izango da. Dagoeneko edegita dago eskola-saioetan eta Gazte Epaimahaian izena emoteko epea.
Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Zubiak adiskidetasunerantz, Basatiak eta Mariposas negras pelikulen eskaintzea luzatzen jake. Doban da eta www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunearen bidez emon leikete ikastetxeek izena martiaren 7ra arte.
Giza Eskubiden Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emoteko epea martiaren 7ra arte izango da.
Eskola-saioak
Proiekzinoak Antzoki Zaharrean izango dira, apirilaren 1etik 11ra goizeko 10:00etan. Urtero lez, Giza Eskubideen Zinemaldiak filmak lantzeko gida didaktikoak prestau ditu. Emonaldiak ikusi aurretik eta ondoren ume eta gazteak giza eskubideen inguruan sensibilizatea eta konzientziatzea da helburua.
- Filmak
- Zubiak adiskidetasunerantz (60 min). Euskeraz. 4-7 urte.
- Basatiak (87 min). Euskeraz. 8-11 urte.
- Mariposas negras (83 min) Gaztelania, frantsesa, ingelesa, turkana, arabiera eta bengalera. Azpitituluak: euskeraz eta gaztelaniaz. 12 urtetik gora.
Emon izena hemen.
Gazte Epaimahaia
18 eta 30 urte bitarteko ehun gazte inguruk osotuko dabe Gazte Epaimahaia, Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Film Labur Onenaren Saria emaoteko.
Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena emon behar da. Epea martiaren 7ra arte edegita dago. Behar izatekotan, zozketa egingo dabe martiaren 19an.
Urtero lez, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibersidadeko ECTS kredituak jasoteko aukerea emongo dau. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko daben Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU), Deustuko Unibersidadeko eta Ikus-entzunezko graduko Mondragon Unibersidadeko ikasleek ECTS kredituak izango ditue. Ganera, epaimahaikide lana egingo daben gazteek Zinemaldiko programazino osoa doban ikusteko aukerea izango dabe.
Parte hartzen dabenek, derrigorrez, Antzoki Zaharrera joan beharko dabe apirilaren 3n, film laburrak ikusteko saiora. Horrezaz gan, Zinemaldian zehar, gitxienez, 19:00tako/19:30etako Victoria Eugeniako saioen %80ra joan beharko dabe.
Film labur onenak 3.000 euroko saria jasoko dau eta epaimahaiak giza eskubideen inguruko sensibilizazinoa eta zinemagintzearen kalidadea kontuan izango dabe.
Emon izena hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!