Bueltan da 'Bertokoak Berton' programea
2025-02-04 08:19 KultureaBoroan, zezeilaren 12an ekingo jako Txalaparta tailerrari.
Udalerriko landa-auzoak bizibarritzeko eta kultur zein gizarte ekintzak Amorebieta-Etxanoko auzoetara zabaltzeko diseinautako programea da Bertokoak Berton. Egitasmo horren bitartez, jarduera ugari eskainiko dira, zezeiletik maiatzera bitartean, Euba, San Miguel, Etxano eta Boroako auzoetan.
Igaz bezela, auzo bakotxak haren egitaraua izango dau, kultur, gastronomia zein gizarte arloko proposamenez osotua, esaterako, collage, zeramika, txalaparta, kriseilu edota midori tailerrak edo gaztai eta ostren mokaduak. Horrezaz gan, auzo bakotxak ekintza bereziak izango ditu, gainerako ekintzen moduan, auzoz-auzo errepetiduko ez diranak. Programeari amaierea emoteko Pasaiara urteerea egingo da, bagilaren 7an.
Zezeiletik bagilera bitarteko egitaraua
- Kriselu jasangarriak: material jasangarriak erabiliz (papel birziklatua, zugatz-adarrak, loreak, hostoak...) ingurumeneko objetuakaz kriseilu ederrak sortzeko ikastaroak Euban eta Etxanon eskainiko dira.
- Txalaparta tailerra: Boroa eta San Migelen egingo da, euskal musika tresna tradizinonala joten ikasteko.
- Midori tailerra: midori bat Japonian oso ezaguna dan bidaiatzeko koaderno bati emoten jakon izena da, halanda ze, tailer horren bitartez, parte-hartzaileek holako koadernoa egiten ikasiko dabe. Tailerra Etxanon eta Euban eskainiko da.
- Kalabaza tailerra: Euban egingo da eta kalabazea oinarri hartuta 4 konserba mota kozinauko dira, gozotik gazira.
- Horrezaz gan, lau auzoetan egingo dira:
- Gaztaia probetea, garagardao artisauakaz: gaztai ezbardinak probau eta garagardao artisauakaz buztartu ahal izango ditue parte-hartzaileek.
- Ostra tailerra: edegiteko teknikea ikasteaz gan, ostrak probauko ditue parte-hartzaileek.
- Zeramika tailerra: Zeramikako tailer praktikoa, pieza bat eregi eta hainbat materialakaz trebatzeko.
- Collage tailerra: Ines Bermejo Larrañaga artista bisualaren eskutik, persona bakotxaren sormena eta originaltasuna garatuko da.
Ekintza bereziak
- Etxanon, Gurutze Beitiaren bakarrizketea eskainiko da zezeilaren 22an, umore eta bizitzako anekdotaz beteriko ikuskizuna eskainiz.
- Euban, Gonzalo Portugalen kontzertua eskainiko da, maiatzaren 10ean.
Programeari amaierea emoteko urteera
Bagilaren 7an Pasaia aldera urteera atondu da. Berton, parte-hartzaileek itsas historia jasoteko Albaola Itsas Faktoria bisitauko dabe. Berton, bazkaltzen emongo jake.
Jarduera horretan parte hartu nahi dabenek maiatzaren 2a baino lehen emon beharko dabe izena, Udalak jarritako formularioaren bidez.
Landa auzoak integretea eta dinamizetea helburu
Bertokoak Berton Arkalaz ekimenaren barruan sortu zan eta helburu dau udalerriko eremu guztiak integrau eta kohesionetea, eremu bakar bat be baztertuta geratu ez daiten.
Holan, Bertokoak Berton programea sortzeko Euba, San Migel, Etxano eta Boroako bizilagunakaz batzarrak egin eta horreen proposamenak jaso zituan aurrez Udalak. Egitaraua, auzotarren ekarpenak kontuan hartuta atondu dabe, beti be, auzotarren interesei erantzungo deutsen programazinoa sortzea helburu izanik.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!