Euskerazko ikasmaterialen dokumentazino zentroan 38.055 material dagoz katalogauta

Bizkaie! 2025-02-04 08:08   Euskerea berbagai

Hekuntza komunidaderako egindako katalogoa sano garrantzitsua da.

Euskerazko ikasmaterialen dokumentazino zentroak 38.055 material katalogauta ditu, momento honetan eta euskerazko ikasmaterialak hezkuntza komunidadeko edozein partaidek erabili leikez. Pedrosa sailburuak esan dauenez, Euskerea eta Hizkuntzak Ikasteko Institutuaren sorrereagaz bat datorren estrategia landuko da aurrerantzean. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak EIMA (Euskerazko Ikas Materialgintza programea), euskerazko ikasmaterialen dokumentazino zentrora bisitea egin dau. Azken 20 urteotan dabil dokumentazio-zentroa euskerazko ikasmaterialak batzeneta katalogetan.

Askotariko baliabideak konsultau eta eskuratu daitekez katalogoaren egoitzan edo webgunean:

curriculumeko baliabideak (testuliburuak, material didaktikoak, irakurgaiak...) edota irakas-jardunerako material osogarriak (bideoak, aplikazioak, monografiak, jolasak, literatura-lanak...).

EIMA programea bere sorreratik EAEko ikastetxeetarako ikasmaterialgintzea bultzatzen ibili da eta betebeharretako bat Ikastetxeei, irakasleei eta ikasleei eskueran dituen edo izan leikiezan euskerazko ikasmaterialaren barri emotea izan da. Euskerazko ikasmaterialgintzan interesa izan daben kanpoko ikertzaile edota irakasleek be erabili izan dabe dokumentazino zentroaren zerbitzua.

EIMA katalogoaren funtsa dinamikoa da, urtez urte handitzen doana; gaur gaurkoz 38.055 material dagoz katalogauta; horreetatik 11.800 inguru baliabide digitalak dira. Hona hemen horietako batzuk:

• Curriculuma lantzeko berariaz sortutakoak: ikasliburuak, gidaliburuak, lan-koadernoak, ariketa-koadernoak... 13.378 baliabide.
• Webgune, simulazino... didaktikoak, 1.173 baliabide.
• Irakasleek eskolak prestetako material monografikoak, 5.668 baliabide.
• Ikasleentzako konsulta-materialak, 4.195 baliabide.
• Zinema dokumentala, 780 baliabide.
• Ume eta gazte-literaturea, 7.805 baliabide.
• Hezkuntza Sailaren onespena dauen materiala, 9.911 baliabide.
• IRALEn sortutakoak, 823 baliabide.
• Ume eta gazteentzako dokumental, film eta bideo didaktikoak, 6.126 baliabide.
• Olgeta didaktikoak, 330 baliabide.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu