'Dioste salbe' edo 'Bedeinkatua izan dedila' kopla doinua erabilten da gehienean Zeanurin
2025-02-03 09:26 BertsolaritzeaZeanurin, esaterako Sanda Agedaren narrazinoa kontetan da indar handiko kopla doinu berezia.
Astegoienean etxe atari, ezkaratze, sukalde, plaza eta kaleetan Santa Ageda eta Santibate koplak izan dira, koru eta soinujoleaka tartean zirala. Egun osoko ekinaldiak egiten dituen lekuetan zapatuan eta domekan izan dira jenteagaz bat egin ahal izateko; eta holan izan da Mutrikun, Soraluzen, Amallon eta Aramaion. Heletan be zapatu arratsaldean izan zan Santibate saioa. Beste herri askok Santa Ageda bezperan egingo dabe etxez-etxeko edo kaleko itzulia, datorren martitzenean.
Doinu berezia Zeanurin
Dioste salbe edo Bedeinkatua izan dedila kopla doinua erabilten da gehienean baina bada bestelakorik be. Zeanurin, esaterako Sanda Agedaren narrazinoa kontetan da indar handiko kopla doinu berezian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!