'La infiltrada' filmak irabazi dau film onenaren saria

Bizkaie! 2025-02-03 08:46   Zinemea

Gasteizko 41. Zinemastean.

Arantxa Echevarria bilbotar zuzendariak zuzendutako La Infiltradak film onenaren saria irabazi dau Gasteizko Vital Fundazinoak urtero atontzen dauen Zinemastean. Horrezaz gan, filmak bigarren aktore onenaren saria be jaso dau, Diego Anidorentzat hain zuzen be.

Publikoaren sariari jagokonez, Soy Nevenka (Iciar Bollaín) filmak eskuratu dau. Ganera, Vital Fundazinoak Estibaliz Urresolari emon deutso Arabako zinemagintzako profesional onenaren Gutako Bat saria.

Jon Plazaolak eta Maria Cruickshankek aurkeztu dabe jaialdiaren itxiera eta sari banaketea.

Nacho Vigalondo be saritu dabe Daniela forever filman egindako zuzendari eta gidoi lanagaitik eta Miren Gaztañagak aktore nagusi onenaren saria irabazi dau (Azken erromantikoak, David Perez Sañudo).

Zinemasteak atondu dituan bederatzi saioetan, proiekzinoak eta berbaldiak, 2.400 ikus-entzule baino gehiago izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu