Lau euskal konpainia hautatu ditue Zirkuko Pirinioak Europako Proiektuaren deialdian

Bizkaie! 2025-02-03 07:58   Kulturea

Helburua da tokiko konpainien mobikortasun, prestakuntza, sorkuntza eta zabalkunderako aukerak hobetzea. 

Bilboko Udala Zirkuko Pirinioak proiektuaren bazkideetako bat da. Proiektu horren helburua tokiko konpainien mpbikortasun, prestakuntza, sorkuntza eta zabalkunderako aukerak hobetzea da, bai eta transizino ekologikoan dituen eskumenak bere.

Corpdes taldearen Kankarro, La Trapecionistaren Zuhamu, Twisting the Balance taldearen Baubo eta Rouge Elearen Lurruna dira 2025-2026rako zirku ikuskizunak sortzeko eta bitartekotza egiteko proiektuen deialdiaren barruan hautatutako euskal proiektuak.

Europar Batasunak Zirkuko Pirinioak proiektuaren % 65 finantzietan dau, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programearen bidez.

Aitatu programeari esker, artistek egoitzak egin leikiez sorkuntza-gune askotan eta, gainera, euskarri ekonomikoa eskaintzen deutse.

Hauek dira hautatutako euskal konpainiak: Colectivo entre Corpdes Kankarro proiektuagaz; La Trapecionista Zuhamu proiektuarekin; Twisting the Balance Baubo proiektuagaz; eta Iparraldeko Rouge Elea konpainia Lurruna lanagaz. Guztira, 70 hautagaitza aurkeztu dira eta horietatik 15 mugaz gaindiko eremu osokoak izan dira (Euskadi, Okzitania, Katalunia, Aragoi eta Akitania Berria).

Hautatutako gainerako proiektuak honako honeek dira: Nemesis Accidental Company konpainiarena (Katalunia); Insula Alexandre Duran Davinsena (Katalunia); Secrets, Companyia de circ EIA (Katalunia); RUTA, Capicua (Aragoi); Frágiles, D'Click (Aragoi); PIFIA, Seon (Aragoi); Trans-Humante(s), Sweet Chilli Circus Company (Aragoi); Bleu Electrique, Cirque Pardi! (Okzitania); Entre bous i vaques, La Côte Folle (Okzitania); Attention à ta tête ou étude sur la chute, Le Polpesse (Cirque Portatif) (Okzitania); eta Ça-Turne, Non Sin Tri (Okzitania).

Hurrengo etapan, proiektuaren bitartekari-prestakuntzea emongo da. Horretarako, lehen bilera bat egingo da konpainiakaz, zezeilean, Arabako Ozaeta herriko Garaion Sorgingunean. Bilera horretan Hackathon atonduko dabe, martian La Grainerien egingo dan sormen maratoia. Topaketa bi horreetan, hautatutako konpainien mugaz gaindiko sorkuntza eta bitartekaritza-ibilbideak prestetan eta esperimentu ekologikoen ezarpenean lan egiten hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu