Hirukoiztu egin dabe ikasturte honetan euskerea ikasteko onartutako dirulaguntzen kopurua

Bizkaie! 2025-01-31 14:21   Euskerea berbagai

Onartutako udal-laguntzak 503.100 eurokoak dira 2024an, 700.000 euroko moltsotik.

Igaz, ikasturte honi begira, Udalak euskerea ikasteko udal dirulaguntzak herritar guztiakana edegi zituan lehenengo aldiz. Malgutze horren bidez, Udalak bere konpromisoa indartu dau ikaskuntzeagaz, erabilerearen sustapenagaz, normalizazinoagaz eta euskerea herritarren eguneroko bizitzan komunikazino-hizkuntza legez transmitiduteagaz.

Bilboko Udala pozik dago 2024-2025 ikasturtean lehen aldiz euskerea ikasteko udal-dirulaguntzak herritar guztientzat edegi ditualako. 700.000 euroko moltsoa euki dau horretarako eta balantzearen arabera, bilbotarrek gero eta interes handiagoa dabe hizkuntzea ikasteko; zifren arabera, hirukoiztu egin da.

2023an 527 dirulaguntza-eskaera jaso ziran eta 288 onartu; 2024an, barriz, Bilboko Udalak 1.410 eskaera erregistrau ditu eta 845 onartu, hau da, aurreko ekitaldiko zifren ia hirukotxa. Alde ekonomikoan, onartutako udal-laguntzak 503.100 eurokoak dira 2024an, 700.000 euroko moltostik (2023an, barriz, 132.214 eurokoak izan ziran).

2023ra arte, gurasoek, aisialdiko eta kiroleko begiraleek eta deialdietan ezarritako mugea gainditzen ez eben errentak zituen familia-unidadeetako kideek baino ezin eben eskatu dirulaguntza hori. 2024tik aurrera, ostera, baldintza horreek beteten dituenek eskatu ahal izango dabe: erroldauta egotea, gitxienez azpimaila bat gainditzea, bertaratzea % 60koa izatea eta erakunde publikoakaz zorrik ez izatea. Diru-moltsoa agortu arte emongo da dirulaguntzea.

2024an, baldintzak bete dituen bilbotarren ehuneko ehunak udal-dirulaguntzea jaso dabe euskaltegi homologatuetan izandako matrikula-gastuak ordaintzeko –euskaltegia Bilbon kokatuta egon zein ez–. Moltsoko 700.000 euroak eskatzaile guztien artean banatu dira, beti be bakotxaren gehienekoa estaltzeko helburuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu