'Azerik eta erbik basoa salbatzen dute' filma, ikusgai

Bizkaie! 2025-01-31 12:37   Zinemea

Zinemea Euskeraz programearen barruan.

Azerik eta erbik basoa salbatzen dute filma, gaur, hilak 31, estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzenduta dagoan film holandarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinemea Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun zortzigarren filma da, Klara eta hazi magikoen misterioa lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Sinopsia

Basoan gauza arraroak pasetan dagoz. Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek bildurtuta dauzke auzokideak eta laku batek ganezka egin eta urpean itxi ditue basoko lagunak. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubridu nahi dabe. Euren lagunik onena topau behar dabe, Hontza, eta euren etxeak salbau nahi ditue. Baina horrek arriskuan jarriko dau euren adiskidetasuna.

Proiekzinoak

Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Golem Alhondiga (Bilbo), Multicines 7 (Bilbo), Florida Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea).

Datorren urtean, beste film bat be izango dogu Zinemea Euskeraz programearen barruan: zezeilaren 7an hain zuzen be, Basatiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu