Kilimak taldeak bere bigarren diskoa 'Irrikitan' aurkeztu dau gaur Bilbon

Bizkaie! 2025-01-30 13:40   Musikea

Kataluniar runbatik erritmo latindarretara egin dabe aldaketea.



Kilimak taldeak aldaketa nabarmena dakar Irrikitan diskoan. Taldeak bere burua definidu eban estreinako diskoaren izenburuagaz: Kilimak, Euskal Herriko runba. Bai, batzuetan jazo izan dira holakoak adierazoteko zer dagoan edo zein musika estilo jorratzen dan, horregaitik erabili eben izenburua. Baina Kilimak taldearen bigarren diskoa, barriz, ez da horren runbazalea. Zortzi abesti ditu lanak eta bi baino ez dagoz runbeari dedikautakoak. Ez da, ez, horren runbazalea. Kataluniar runbatik erritmo latindarretara egin dau aldaketea, dominikar eta karibiarretara. Irrikitan diskoaren muina merenge doinuetara pasau da, jaia, jantza eta algarearen zoramenak dabe oraindino taldearen izate kontzeptuala. Kantuek Dominikar Errepublikako merengue ikutu elektronikoakaz nahastau dabe, baita pop erraz, itsaskor eta jantzagarriagaz be.

Kilimak taldea lehenengoetakoa izango zan runbea euskaraz egin eban. Orain be esan daiteke, merenge-pop estiloa euskeraz jorratu dauen taldea dala.

Paxkal Etxeparek egin dau grabazinoa. Abestiak eta letrak Agus Garmendiarenak dira. Moldaketak: Yosmel Lazo, Roqui Albero eta Agus Garmendia. Laguntzaileak: Gorka Pastor (moldaketak, Mujer luchadora), Battit Etxart (teklatuak). Diseinua Andoni Clavok egin dau.

Kilimak

Kilimak taldea 2018an sortu zan Hernanin (Gipuzkoa). Kasualidadez heldu ziran estilo horretara, Agus Garmendiak lagunarteko jai giroan jo eban runba abesti bat eta Kilimak taldearen esentzia hortik aurrera sendotu zan.

2020an Gaztea irratiaren Entzulearen saria irabazi eban Kilimak taldeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu