Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionek emongo deutse hasierea Kuadrillartekoari

Bizkaie! 2025-01-30 10:51   Bertsolaritzea

Aitatu herrietan izango dira Kuadrillarteko bertso egunak.

2025eko Arabako bertso Kuadrilla artekoari hasiera emonez. Lehiarik bako fasean 14 bertso bertso egun izango dira:

  • Gasteiz: zezeilak 1, zapatua, 12:00etan, bertso poteoa Gasteizko Errexala Alkartean hasita. 14:00etan bertso bazkaria Errexalan bertan.
  • Aiaraldea: zezeilak 1, zapatua, 14:30ean, bertso bazkaria, Aretako Kultur Etxean. Arrigorriagako Bertso Eskola eta Aretako gaztetxoen Bertso Eskoleagaz batera. Altubepekoak (Aiaraldea).
  • Gorbeialdea: zezeilak 1, zapatua, arratsaldeko 17:00etan, Aramaioko plazatik hasita herrian zehar Bertso Santa Eskea. Herriko Trikitixa eskolea, Aramaixoko koroa eta Aramaioko Bertso Eskoleagaz batera. Bañera F.T. (Aramaio, Gorbeialdea).
  • Arabar Errioxa: zezeilak 4, martitzena, 19:30ean, Oiongo Euskaltegitik hasita Bertso Santa Eskea. Ika euskaltegia, Iruleko trikitilariak eta Txandrio Bertso Eskolako gaztetxoakaz. Txandrio (Arabar Errioxa).

2025eko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 22an hasi eta apirilaren 5ean amaituko da, Gasteizen.

Kuadrillartekoagaz Arabako bertso mobimentua bultzatu, indarbarritu eta ikusarazo nahi da. Parte-hartzaile guztien txapelketea izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango dau ardatz.

Arabako Bertsozale Alkartearen zeregina koordinazino orokorra eta saretze lana izango da. Atontzaileak txapelketan parte hartuko dabe 14 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai-jartzaile taldea, epaile-taldea eta Alkarteko lan taldearen laguntzea izango dabe.

Talde bakotxak hamaika partaide izango ditu: gai-jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria, grabatzailea...

Kuadrillartekoak fase bi izango ditu:

- Kuadrillarteko Bertso egunak: urtarrila eta zezeilean zehar, parte hartuko dabe 14 taldeek bere herri edo eskualdean atondu dabe bertso emonkizuna eskualdeko bertso eskola edota beste eragile batzugaz batera. Formatu askotako saioak izango dira, otordu bueltakoak, poteoak, txokolatadak, olinpiadak, musikaz lagunduak, sortak... Hau izango da aukerarik herrikoiena, edozein kolektibok parte hartu leikena, musikariak, lagun kuadrillak, berbalagun taldeak...

- Lehia: 4 finalaurreko eta 4 taldeko finala.

Finalaurrekoak: zezeilaren 28an Narbaizan, martiaren 9an Aramaion, martiaren 15ean Amurrion eta martiaren 23an Gillernan izango dira. Bakotzean hiru edo lau talde ibiliko dira eta finalaurreko bakotxeko irabazlea sailkatuko da finalera.

Finala: apirilaren 5ean jokatuko da Gasteizen. Egun horretan eguerditik ibiliko dira kantuan 4 taldeak Gasteizko kaleetatik, bazkaria eta ondoren bi onenen arteko finala iragarri dabe. Puntuazino handiena lortzen dauena izango da 2025ko Arabako Kuadrilla artekoaren irabazle.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu