Donostia Zinemaldia, Espainiako hirugarren kultura-ekimen nagusia
2025-01-30 08:24 ZinemeaPrado Museoaren eta Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazinonalaren atzetik.
Contemporánea Fundazinoaren Behatokiak Espainiako kulturearen 2024ko egoerari buruz egin dauen azterketearen emoitzak jakinarazo ditu. Donostia Zinemaldia postu bat igo da igazkoagaz alderatuta, halanda ze, 2024ko hirugarren kultura-ekitaldi garrantzitsuena da, Prado Museoaren eta Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazinonalaren atzetik.
Ikerketearen edukia Malagako Albeniz zinemean egindako ekitaldian aurkeztu da. Ekitaldi horretan, Espainiako eta erkidego bakotxeko urteko proiektu onenen arduradunei kultur-insignia emon jake, besteak beste, Donostiako Zinemaldiari. Horren zuzendaria, José Luis Rebordinos, ekitaldian izan da. Donostia Zinemaldiak lehen postuan jarraitzen dau Euskadiko kultura-insignia bezela.
Donostia Zinemaldia hirugarren postuan dago Prado Museoa eta Reina Sofia Arte Zentroaren Museo Nazinonala buru dituan zerrendean. Guggenheim Bilbao Museoa (baita postu bat igon dauena be), Thyssen–Bornemisza Museoa eta CCCB Centre de Cultura Contemporànea de Barcelona laugarren, bosgarren eta seigarren postuetan dagoz, hurranez hurran.
Kontuak kontu, Euskadi, gehien baloratzen dan hirugarren erkidegoa da, Madril eta Kataluniaren atzetik. Esparru horretan, Donostia zazpigarren uri baloratuena da eta 300.000 biztanle baino gitxiago dituan urien zerrendako lehena.
Joerak aztertzeko, berbaldiak sustatzeko eta gabeziak eta aukerak identifikatzeko tresna da Kulturaren Behatokia. 2009tik urtero egiten dau konsultea, urteko erakunde eta kultur ekitaldi nabarmenenak antzemoteko. Azken galdetegian, 461 personek hartu dabe parte. Horreetatik % 43,7 kultura-erakunde publiko batean dabiz lanean, % 34,7 kultura-erakunde pribatuan eta % 21,6 sektoreko profesional independenteak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!