Aratusteetako irudia izateko finalistak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2025-01-29 13:50   Kulturea

Bilboko Aratusteak zezeilaren 27tik martiaren 4ra izango dira.

Aratusteetako iragarki-kartela izateko Bilboko Udalak atondutako lehiaketako 6 kartel finalistak aukeratu ditue. Botoak zezeilaren 3etik 7ra emon ahal izango dira hemen.

Ondoko honeek dira 6 kartel finalistak:

  • Que viva la calle.
  • Un juicio con sorpresa.
  • Inauteri koplak kantari.
  • Jauzi hirukoitza.
  • Volando voy.
  • Todos somos sardinas.

Ondokoak dira epaimahaiak: Itziar Urtasun, Jaietako Batzorde Mistoko presidente eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Xabier Jimenez, zinegotziak; Irati Cifuentes, Bilboko Konparsak erakundeko ordezkaria; Helena Lopez, Uribitarte40 aretoko arduraduna; Sandra Atutxa, kazetaria; Maylin Vergara, ekintzailea eta emakume migratuen hazkunde personalerako eta ekintzaletzarako orientatzailea; Teresa Azkona, Triángulo Publicidadeko Arte Zuzendaria eta Gemma Martínez, aktore eta zuzendaria.

Obra finalisten hautaketan, epaimahaiak kontuan hartu ditu bai kartela egiteko orduan erakutsitako kalidade teknikoa bai gaien bariedadea be. Kartel horreek 185 lanen artean hautatu ditue. Jatorriari jagokonez, 43 Bilbokoak dira, 56 Euskadikoak, 72 Estadukoak eta 12 beste herrialdetakoak (Frantzia, Alemania, Ekuador, Kuba, Txile, Argentina, Mexiko, Kolonbia eta Dominikar Errepublikea).

Botoa emoteko epea eta sistemea

Herritarrek kartel irabazlea hautatzen parte hartu ahal izango dabe. Botoa zezeilaren 3tik 9ra emon ahal izango dabe herritarrek, modu bitan:

  • Bertatik bertara, Abandoko Udaltegira (Barrainkua kalea, 5) joanda. Udaltegian kartel finalistak erakusgai egongo dira, hautaketea amaitu arte. Parte hartzeko ordutegia, astelehenetik barikura, 8:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:30era izango da.
  • Online, Bilboko Udalaren webgunearen bidez (hemen).

Epaimahaiak be botoa emon ahal izango dau. Hiru botazinoetako emoitzak gogoan hartuta, puntuazinorik handiena lortzen dauen kartela hautatuko da; botazino bakotxaren balioa, ehunekotan, berbera izango da (% 33,3). Beraz, herri-botazinoa izango da indar handiena izango dauena, hain zuzen be online botoen (% 33,3) eta boto presentzialak (% 33,3) batuta.

Obra irabazlearen egileak 2.000 euroko saria jasoko dau eta zezeilaren 13an aurkeztuko da obrea prentsaurrekoan, Bilboko udaletxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu