Ahots bidezko itzulpenak egin daitekez orain Elian

Bizkaie! 2025-01-29 11:36   Euskerea berbagai

Aplikazinoaren erabilereak % 42 igon dau 2023tik 2024ra.

Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoak bost urte bete ditu. Orain, barrikuntza garrantzitsu bategaz dator: ahots bidezko itzulpenak egiteko aukerea hain zuzen be. Halanda ze, Elia itzultzaile xumea izan da baina  entzuteko eta berba egiteko kapaz da orain, Elhuyarrek egindako punta-puntako hiru teknologia integrauta: berbetea-ezagutzea (transkripzinoa), itzulpen automatikoa (itzulpena) eta berbaera sintesia (ahotsa).

Elhuyarren plataforma arrakastatsuenetako bat da Elia, beti be, barritzen dabilen plataformea eta horren adierazle da igaz TTS teknologia txertatuz itzulpenak entzuteko eskainitako aukereari, orain, ahots bidezko itzulpenak egiteko aukerea gehitu jakola. Barrikuntza horreekaz, euskerearen garapen teknologikoagazko konpromisoa berretsi egin dau Elhuyarrek, gizartearen eta eleaniztasunaren mesedetan.

Ahots bidezko itzulpenak egiteko nahikoa da mikrofonoaren irudia dauen botoia sakatzea, hizkuntzea aukeratu eta berba egiten hastea. Eliak emoitzea testu bidez edo audio bidez emongo dau guk aukeratutako hizkuntzan.

Ahots bidez itzulpenak egiteko aukerea 6 hizkuntzatan erabili daiteke. Oraingoz, webgunean dago erabilgarri funzinonalidade hori; aurrerago, mobiletan eta mahaigaineko aplikazinoetan be erabili ahal izango da.

Barrikuntza garrantzitsu horrezaz gan, kalidadean be salto handia emon dau Eliak eta horren adibide euskeratik frantsesera/frantsesetik euskerara eta euskeratik ingelesera/ingelesetik euskerara egiten diran itzulpenak askoz hobeak dira.

Baloratu itzulpenak eta Bloga

Eliak itzulpenak baloretako funzinonalidade barria jarri dau martxan: Balorotu itzulpenak. Erabiltzaileek aukerea izango dabe itzulpena egokia dan ala ez adierazoteko.

Ganera, erabiltzaileeak gogoan, Eliak Bloga edegi dau,eta , holan, erabiltzaileek aukerea izango dabe plataforman berton Eliaren funzinonalidade guztien barri izateko, baita egiten diran barrikuntza guztienak be.

Bost urteko tartean, Eliak garapen teknologiko handia izan dau eta etenbako funzinonalidadeak eskaintzen dituan plataforma barritzaile bezela sendotu da. Urtetik urtera Eliaren erabilerak gora egiten dau; azken urtean, esaterako, % 42 gehiago erabil da plataformea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu