Pickleballeko lehenengo pistea edegi dabe Artxandan
2025-01-29 10:16 KirolaTeniseko, badmintoneko eta mahai-teniseko elementuak buztartzen ditu.
Bilboko Udalak pickleballeko lehenengo pistea jarri dau martxan Artxandako udal-kiroldegian. Bilboko Udalak 20.900 euro inbertidu ditu instalazino barri horretan. Erraketako kirol diziplina barritzaile horrek teniseko, badmintoneko eta mahai-teniseko elementuak buztartzen ditu eta gero eta arrakasta handiagoa dau Europan eta Estadu Batuetan.
Pickleballeko pistea eregiteko Artxandako udal-kiroldegiko 2. zenbakiko frontoi zaharra erabat eraldatu behar izan da. Hormigoizkoa izanik haren ganean erretxina akrilikoa jarri da, kirol horretan ibilteko diseinautakoa. Erretxineak ingurumen-jasangarritasuneko Signus zigilukoa da, erabilgarri izateari itxi ondoren barrerabilitako teniseko pelotakaz eta neumatikoakaz egindakoa dalako.
Pistea 13,4 metro luze eta 6 metro zabalerakoa da, erditik sare batek banatuz, lurretik 0,91 zentimetrora. Kirol horretan jarduteko, egurrezko paleta bat behar da, mahai-tenisekoa baino handiagoa eta teniseko erraketea baino txikiagoa. Ganera, zuloak dituan pelotea behar da, jokoaren abiadurea motela dalako, antzeko diziplinetan baino denpora gehiago behar da tanto bat egiteko.
Dagoeneko erreserbau ahal da pistea erakundearen webgunean edo aurrez aurre kiroldegietako makinetan. Erreserbako tarifea antzeko ezaugarriak dituan beste instalazino batzuena izango da, 7,70 euro orduko hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!