Gema Lopez Las Herasek irabazi dau Zaitegi Saria
2025-01-29 08:20 KultureaHan Kang idazlearen Barazkijalea elebarria euskaratu beharko dau.
Gema Lopez Las Herasen proiektuak irabazi dau Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzinoaz atondutako Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketea.
Holan erabagi dau Xabier Etxeberriak, Joannes Jauregik eta Leire Vargasek osotutako epaimahaiak. Beraz, igazko urte amaierean Suediako Akademiak Nobel saridun izendatutako Han Kang idazle korearraren Barazkijalea elebarria euskaratu beharko dau itzultzaileak. Urte amaierean emongo dau argitara Elkar argitaletxeak. Itzultzaileak Sora Ryu korear euskaldunaren laguntzinoa izango dau jatorrizko hizkuntzearen ezagutzea eta itzulpenaren bermea ziurtatzeko.
Gema Lopez Las Herasek irabazi eban Zaitegi saria orain dala bi urte be. Annie Ernaux idazle frantsesaren Emakume izoztua euskaratu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!