Badator 34. Bertsoaroa

Bizkaie! 2025-01-29 08:11   Bertsolaritzea

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Alkarteak atondu dabe programea.

Sei ekitaldi egingo ditue 34. Bertsoaroan, bertsolaritzeak Iruñean dauen indarra erakusteko. Jarduera guztiak doban dira, zikloa amaitzeko egingo daben bertso-afaria izan ezik (ez da izenik emon beharko). Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Alkarteak atondu dabe programea.

Bertso Trama bertsolari gazteen bertso-saioak emongo deutso hasierea zikloari, zezeilaren 4an, martitzena, 19:00etan, Kondestable Civivoxean. Ondoko bertsolari honeek abestuko dabe: Aitor Ugarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Araitz Katarain, Kattalin Lizarraga eta Kattin Madariaga. Iratxe Legarra ibiliko da gai-jartzaile lanetan.

Bertso Jaialdia izango da hurrengo ekitaldia eta saio bi egingo ditue: lehena, zezeilaren 6an, eguena, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolean (NAE). Bertsolari honeek hartuko dabe parte, Ander Aranburuk gidatuta: Aissa Intxausti, Ane Labaka, Ekain Alegre, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo eta Maialen Lujanbio. Jaialdia hasi baino lehen, 18:30ean, 2024ko Bertsopaper Lehiaketako sariak banatuko ditue.

Bigarren saioa be NAEn izango da, zezeilaren 20an, eguena, 19:00etan eta bertsolari honeek abestuko dabe: Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Galletebeitia. Maialen Belarrak jarriko ditu gaiak.

Historia, umeendako lantegia eta bertso-afaria

Historiari be egingo deutse tokia aurtongo Bertsoaroan, izan be, Iruñeko Historia Bertsotan bertso-saio historikoa egingo dabe zezeilaren 13an, eguena. Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina bertsolariek abestuko dabe. Ainhoa Larretxeak aurkeztuko dau saioa eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta historialaria be berton izango da.

Horrezaz gan, Bertso jasa, bat-bateko jolasa umeendako bertso-lantegia izango da, zezeilaren 21ean, barikua, 17:00etan, Iturramako Civivoxean. Lantegia, 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta aurrez izena emon behar da parte hartu ahal izateko, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikora idatzita edo 948143747 telefonora deituta. Zezeilaren 19an amaituko da izena emoteko epea. Bittori Elizalde eta Endika Legarra arduratuko dira lantegiaz.

2025eko Bertsoaroa amaitzeko, bertso-afari bat egingo dabe Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo eta Xabat Illarregi bertsolariekaz eta Alaitz Rekondo ibiliko da gai-jartzaile. Interesa dauen edonor joan daiteke afarira: Geltokin izango da, zezeilaren 27an, eguena, 20:30ean. Sarrerak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu