Martxan da 'Ikututeko Artea' ikusmen-irisgarritasuneko programea
2025-01-28 13:46 KultureaVictor Vasarelyren pintura bat ikutu-esperientzea bihurtu dabe.
2012. urtean martxan jarri eben Iberdrolak eta Bilboko Arte Ederretako Museoak Ikututeko Artea ikusmen-irisgarritasuneko programea, ikutu-esperientzia praktika museografikoaren barruan txertatzeko helburuz. Ikusmen-urritasuna daben personentzat diseinautako ekimena da eta Bilboko museoaren esperientzia aitzindaria, euren hezkuntza-programetan jarri dabe, besteak beste, Madrilgo Prado eta Thyssen Museoek eta Moskuko Pushkinek.
Aurkezpenean ondoko honeek izan dira: Ander Soriano, Estudios Dureroren zuzendari nagusia; Ramón Castresana, Iberdrola España Fundazioaren zuzendaria; Jaime Alfonsín, Iberdrola España Fundazinoaren presidentea; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia eta Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazinoaren Patronatuko presidentea; María Victoria Antoñanzas, Hezkuntza Saileko burua; Ana Inda, Ikusteko urritasuna daben ikasleak hezkuntzan barruan hartzeko Bizkaiko IBT-CRI baliabidetegiaren zuzendaria; eta, Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederretako Museoko zuzendaria.
Ikutzeko artea programearen oinarria artelanen irudi digitalei erliebea atxikitzeko aukerea dakarren garapen teknologikoa da, Bizkaiko Estudios Durero etxeak egina. Prozesuaren abiapuntua obrearen bereizmen handiko argazkia da. Horretan, ikusmen-urritasuna dauen personearen eskuak gidatzeko baliogarriak izan daitekez. Jarraian, bolumenak eta testurak zehaztu ondoren, tinta berezi batez inprimiduten dira, eta berez lauak diran elementuei bolumena emoten jake prozesu kimiko bategaz. Gainazalean, obrearen irudia inprimiduten da, eskalan, jatorrizko kolore eta neurri egokian.
Aurton, urrats bat aurrera egingo dau proposamenak. Halanda ze, panel barriaren bidez obra ez-figuratibo bat sartuko da, lehen aldiz, ibilbidean: Victor Vasarely pintorearen margolan ezagunenetako bat, konplexutasun handikoa, forma geometriko abstraktuei gehitzen jake irudi tridimensionalaren efektuak.
Sekulako erronkea izan da Estudios Durerorentzat, hurrekotasunaren eta urruntasunaren efektuak ikutuen bidez antzemoteko moduan landu behar izan dituelako panelaren neurria, sakontasuna eta formen testurea. Ahalegin horren emoitzea izan da Vasarelyk ikusleari proponiduten deutson erronkea tridimensional eta optikoak ikutu-esperientzia bihurtzen dituan panela sortu da, programearen helburua beteteko.
Panel bakotxak adierazpen-audiogidea dauka, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez, panelaren gainazalean ikutu-ibilbidea egiteko proposamenari heldu eta artelanak interpretetan laguntzeko.
Iberdrolak ekimen horri emoten deutson babes iraunkorragaz batera, aitatzekoa da IBT- Ikusteko urritasuna daben ikasleak hezkuntzan barruan hartzeko baliabidetegia erakundearen lankidetzea. Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailaren barruko organismoa da IBT, aniztasuna eta inklusinoa laguntzeko zerbitzuen parte, eta programearen alderdi praktikoei buruzko aholkularitzea emoten deutso Museoaren Hezkuntza Sailari.
Ikututeko Artea 2025
Aurtongo urtarrilean hasi eta bagilaren erdialdera arte, Bizkaian zehar ibiliko da Ikututeko Artea, proposamena aberastuko dauen Victor Vasarelyren pintura optiko baten panelagaz.
Hasieran sortutako bostetatik hasita, edizinoz edizino osotuz joan da eskaintzea, eta, holan, hamar ukipen-panel dagoz gaur egun:
- Erromaniko katalana. Noeren kutxa (XIII. mendearen azken herena).
- Grekoa. Deikundea (1596-1600).
- José de Ribera. Emakume santuak San Sebastian sendatzen (c. 1620-1623).
- Orazio Gentileschi. Lot eta bere alabak (c. 1628).
- Mary Cassatt. Emakumea eserita haurra besoetan duela (c. 1890).
- Adolfo Guiard. Krabelin gorridun baserritar gaztea (1903).
- Nemesio Mogrobejo. Eva (1908-1909).
- María Blanchard. Femme assise (Emakumea eserita) (c. 1928).
- Francis Bacon. Lying Figure in Mirror (Irudia etzanda ispiluan) (1971).
- Victor Vasarely. Pal-Ket (1973-1974).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!