Loraldiak eta Lekeitiok gazte sormena sustatuko dabe
2025-01-28 10:48 KultureaKultur-proiektuak sortzeko egonaldiak proponiduko ditue.
Loraldiak gazteei zuzendutako kultur sormen-egonaldien deialdia aurkeztu dau, 30 urtetik beherakoei zuzendutako ekimena, hain zuzen be. Egonaldia bagilaren 23tik 27ra egingo da Lekeition eta euskerazko kultur-proiektuak sortzeko eta garatzeko espazioa eskainiko dau, tutoretza profesionalagaz.
Gazteen sormena sustatzea da programearen helburu nagusia. Sormen egonaldiak parte-hartzaileei euren proiektuak martxan jarteko baliabideak eta aholkularitzea eskainiko deutsee, diziplina askotan: dramaturgia, jantzea, musikea, ikus-entzunezkoak, bertsolaritzea...
Zer eskaintzen dau Loraldiaren gazte sormen-egonaldiak?
- Sormen-egonaldia, egun bat eta bost egunen artekoa.
- Tutoretzapeko lana: sortzaile gazteek erreferente profesional baten laguntzinoa jasoko dabe euren proiektua garatzeko.
- Baliabideak eta ostatua: lanerako espazio egokia eta ostatuan erdi-pensinoa.
- Kultur ekintzak: Loraldiak aste horretan atondutako Lekeitioko Sormen Astearen ekintzetarako parte-hartzea doban izango da.
Parte hartzeko baldintzak
- 30 urte baino gitxiago izatea.
- Banaka edo taldeka aurkeztea.
- Euskeraz garatzeko kultur-proiektua izatea.
- Egun bat eta bost egun arteko egonaldia izan daiteke, eskaeren eta beharren arabera.
- Proiektuaren tutorea izateko nahi dan personea edo profesionala proponidutea.
Egutegia
- Urtarrilak 30 - zezeilak 20: proposamenak aurkezteko epea.
- Zezeilak 21-28: ebaluazinoa.
- Martiak 3: hautatutako proiektuaren jakinarazpena.
- Martiak 5: erabagiaren publikazinoa.
Izena emoteko epea urtarrilaren 30ean edegiko da. Gazte sortzaileek aukera parebakoa dabe euren ideak landu eta euskerazko kultur sorkuntzan urrats garrantzitsu bat emoteko. Informazino gehiago eta izen-emote orria hemen.
Atontzaileak eta helburuak
Gazteentzako sormen-egonaldia Loraldiak atontzen dau hainbat erakunderen laguntzinoari eker: Lekeitioko Udala, Naiz Irratia eta Laboral Kutxa. Ganera, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa be badauka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!