Hitzetik Hortzera programan Miren Amuriza protagonista

Bizkaie! 2025-01-23 08:42   Bertsolaritzea

Miren Amurizaren Pleibak liburua aurkeztuko dabe asteon.



Pleibak
izenekoa da Miren Amurizaren bigarren eleberria eta liburua ardatz hartuta egingo dabe aste honetako Hitzetik Hortzera. Liburuaren aurkezpena egiteko bertso saio literarioak atondu ditu Amurizak bertso-lagun askogaz Euskal Herriko hainbat txokotan; azkena, Bilboko BIRA Kulturgunean.

Esangura horretan, Miren Amurizagaz batuko da Mirari Martiarena, liburuaren eta bertso saio literarioen aurkezpenei buruz berba egiteko. Saio horreetan Miren Narbaiza MICE musikaria be presente egon da, musikaz lagundu baititu aurkezpenetako hainbat momentu; beragaz berba egingo dogu, bertso saio literario bati soinu bandea jartearen lanaren gorabeherak jorratzeko.

Amaitzeko, Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolariak alkarrizketatuko ditu Martiarenak. Laguntasunari buruz eta nerabe sasoiko Bartra eta Martin bertsolariei buruz ibiliko dira hirurak.

Bilboko eta Hendaiako saioak

Pleibak liburuari buruzko bertso saio literarioa egin zan Bilboko BIRAn eta bertako bertsoaldiak ekarriko ditugu aste honetako programara. Aurkezle eta gai-emoile lanetan Miren Amuriza bera ibili zan eta Oihana Bartrak eta Alaia Martinek egin eben bertsotan, MICE musikariak berea eskainiz.

Hendaian, barriz, Harrera Taldearen aldeko bertso jaialdia egin eben Harrera eta Baleak alkarteek atonduta: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Irantzu Idoate, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek kantau eben eta Maddalen Arzallus ibili zan gai-jartzaile lanetan.

Hitzetik Hortzera: urtarrilaren 25ean, 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu