2025/02/08 20:00
Bilboko BBK Salan. | MusikeaALKARTASUN KONTZERTUA
La Cuadri del Hospiren aldeko kontzertua (Umeen minbiziaren humanizazino, sozializazino eta ikerketarako eta hezur-muinaren donazinoaren dibulgazinorako gurasoen alkartea).
Kontzertuan: besteak beste, Jon Castañeda, Akerbeltz; Aitor Gorosabel, Su Ta Gar; Agus Barandiaran, Korrontzi; Jony, Kaotiko; eta Zuriñe Hidalgo, abeslaria; Yogurinha Borova; La Txama; Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri); Itziar Ituño (Ingot); Pasion Vega; Mikel Urdangarin...
La Cuadri del Hospi
2015ean jaio zan, prozesu onkologiko batetik igaro edo pasetan egozan bost umeen guraso-talde lezgisa. Ordutik, erakunde honek minbizia daben ume eta nerabeen eta euren familien ongizatea hobetzeko lan egin dau. Laguntza-programak eta -jarduerak ditue gaixotasunean zehar babestuta sentidu daitezan eta ahalik eta zoriontsuenak izan daitezan; eta Gurutzetako Unibersidade Ospitaleko Hematologia eta Onkologia Pediatrikoko eta Etxeko Ospitalizazinoko unidadeakaz eta Biocruces Bizkaiko Osasun Ikerketako Institutuagaz alkarlanean dabiz. Horrezaz gan LCDH GUNEA sortu dabe, ospitalez kanpoko gune bat paziente horreentzat, euren familiakoentzat eta laguntzaileentzat.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!