Euskaltzaleak aktibau eta saretzeko proposamen barriak aztergai

Bizkaie! 2025-01-20 07:40   Euskerea berbagai

Jardunaldiak urtarrilaren 30ean Bilbon, Berrikuntza Faktorian.



2001. urtetik orain arte Topaldia bezela ezagututakoa ezinbesteko hitzordu bihurtu da mobimentuko euskalgintzako eragileen formakuntzarako, alkartruerako eta hausnarketarako. Jardunaldien helburu nagusia euskaltzaleen mobimendurako interesekoak diran gaien gainean hausnarketea egitea da, baina baita barruko gogoetarako tresnak eskaintzea be, kanpoko eragileakaz eta lagunakaz alkartrukerako espazio bat bideratzea edota ezagutza sortu eta partekatzea.

Taupada Jardunaldia da Taupa Euskaltzaleen Mobimentuak, barrikuntzarako eta etorkizuneko estrategiak eta ekimenak pentsetako tartea. Ekintza, jarduera eta gogoetak alkarri oso lotutako elementuak dira gainera. Ikuspegi horretatik bideratu nahi izaten da Taupadako egitaraua urtero norabideari buruzko hausnarketa, esperientzien transmisinoa eta bizipenen kontakizuna buztartuz.

Milaka aktibauko bagina, zertarako kapaz izango ginake?  Zer lortzeko kapaz milaka euskaltzale ahaldunduta, aktibauta eta saretuta bagengoz?  Zergaitik aktibauko dira milaka euskaltzale? Non aktibau geinkez euskaltzaleok? Zelako gobernantza eredua beharko leuke milaka herritarrez osotutako sareak?

Galdera horreei erantzuna emoten saiatzeko hainbat hitzaldi eta mahai-inguruz osotutako egitaraua atondu dabe:

  • 9:30 Ateak edegitea.
  • 9:45-10:00 Sarrerea.
  • 10:00-10:40 Bilkura kolektiboen eta batasun emozionalaren eragina gizarte ongizatean. Jon Zabala Arando | Gizarte Psikologiako doktoregaia eta EHUko Kultura, Kognizioa eta Emozioa ikertaldeko kidea.
  • 10:40-11:25 Irakaslegaiak euskerearen eragile aktibo: unibersidadea esperimentazinorako testuinguru. Letizia García Fernández eta Eneritz Garro Larrañaga | Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea |  Mondragon Unibersidadea.
  • 11:25-12:00 BIZI Mobimentua: klima-aldaketearen eta injustizia sozialaren aurrean herritarrak aktibetan. Xabier Harluxet | BIZI Mugimendua
  • 12:00-12:30 Atsedena.
  • 12:30-13:15 NItik GUra: saretze eredu barriak. Igor Ahedo Gurrutxaga | Parte Hartuz Ikerketa Taldea EHU
  • 13:15-14:15 Mahai ingurua: TAUPA | Aktibazino jarduera barriari begiradea.
  • 14:15 Itxierea.
  • Izen ematea zabalik


Taupadan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena emotea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu