Bilboko Udal Txistulari Bandeak eta Onintzek euskal errepertorioko abestiak eskainiko ditue Bilbon
2025-01-20 10:49 MusikeaUrtarrilaren 22an, 19:00retan, Euskalduna Bilbao Jauregian.
Txistulari boskoteak Euskalduna Jauregian emongo deutso ondoetorria 2025 urteari, urtarrilaren 22an, eskainiko dauen Kantaldia izeneko kontzertuagaz.
Bilboko Udal Txistulari Bandako kideak, Iñar Sastre pianisteak, Gorka Eskauriaza bajistea eta Onintze abeslari-konpositore bilbotarragaz batera izango dira agertokian. Kontzertua aukera ederra izango da entzuleek eurekaz abesteko eta euskal musikearen errepertorioaz gozetako. Pasa den urtean benetan arrakastatsua subertatu zan hitzordua.
Errepertorioan Oskorriren Euskal Herrian Euskaraz, Mikel Laboaren Gure bazterrak eta Sorotan Beleren Mariñelaren zain pieza ikonikoak dagoz. Gaur egungo abestiak be entzuteko aukerea egongo da: Izaroren Paris, Vendettaren Begietara begira edo En Tol Sarmientoren Abuela Maitea lakoa, besteak beste. Kalejiretan ohiko doinuak be interpretauko ditue. Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan dagoz eskuragarri.
Zezeilaren 5ean Dinbi danba izeneko kontzertuaren estreinaldia izango da eta Udal Txistulari Bandeak Tio Teronen Semeak jantza konpainiagaz batera eskainiko dau. Hainbat jatorritako jantzariak batu dira taldera eta gauza bi ditue nabarmentzko modukoak: jantzarako pasinoa eta umorea. Beraz, musikaz eta jantzaz modu alai eta dibertigarrian gozetako aukerea izango da. Trebetasun komikoz betetako ikuskizun honek ikusleen irribarrea piztuko dau, horretako beren-beregi aukeratutako jaantzakaz.
Bilboko Udal Txistulari Bandea
Gorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier García eta Peio Irigoien musikariek osotzen daben egungo Bilboko Udal Txistulari Bandea, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, hasieratik nabarmendu da kontzertuen kalidadeagaitik eta aniztasunagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!