Soller, Mallorcako herri parebakoa
2025-01-17 13:33 Ibilian-ibilianBarrualdea eta kostaldea bikain buztartzen dituan tokia da.
Toki kuttunak dagoz hemen, baita Europan eta munduan be. Euskal Herritik at, barrualdea eta kostaldea bikain buztartzen dituan toki bat aukerau beharko baneu, Soller izango zan. Aurrekoan, itsaso aldera doan ibilbide bat egin genduan; orain, barriz, barrualdera joatea proponiduten deutsuet. Polita eta erreza, aukera bi dagoz ibilbidea egiteko, nahiaren arabera.
Inguruak, berezi sentiarazoten gaitu, film batean egongo bagina bezela. Ez da erreza adierazotea, ia argazkien eta berben bidez erakustea lortzen dodan.
Halanda ze, ibilbideari ekingo deutsagu. Solleren, eleiza ikaragarria ikusten dogu, ganera, plazako tabernek eta trenak sekulako postal itxurea emoten deutse inguruari. Beraz, beharrezkoa da herria esploretea eta kaleetatik ibiltea, bakotxak haren ibilbideaz disfrutetako. Limoiak eta laranjak bidelagun doguz etxeetako lorategietan.
Ganera, Mallorcako herritarrak sekulakoak dira, ateak edegita eta etxeak beti ikusgai, izan be, bizilagunak sano jatorrak dira. Ganera, etxeek eta jauregiek frantziar kutsua dabe. Herri oso berezia izan arren, gertu dagozan lurrek are bereziago egiten dabe, esaterako, Port de Soller. Ibilbidean bertotik pasetako aukerea dago edo barrualdetik, Sollerreko auzoetatik aurrera eginez hain zuzen be. Guk, azkenengo hori aukerau dogu. Halanda ze, Fornalutx eta Biniarix herriak bisitau ondoren, barriro be, Sollerera bueltau eta berton amaitutzat emongo dogu ibilbidea. Guztira, 6.95 kilometroko ibilbidea izango da, laua.
Bestalde, bigarren ibilbide bat proponiduko deutsuet, luzeagoa. Guztira, 10 kilometroko bueltea da eta helburua Binabassi dalakoa ikustea da. Benetan, ez gara kantsetan holako inguruakaz, beti dagoz ikusteko paraje ederrak. Ibilbide honetan, Fornalutx eta Biniaraix herriak bisitau ostean be, Sollerrera bueltauko gara. Bide lasaia eta benetan polita. Animau!
Gosaltzeko toki zoragarriak dagoz Solleren, baita Fornalutxen be. Horreezaz gan, Biniaraixera bidean, sekulako giroa antzemoten da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!