San Anton Mungian
2025-01-17 11:15 Pil-pileanMungiako Udalak alkarlanean atondu ditu jarduerak.
Urtarrilaren 17an, San Anton eguna ospatuko da Belakon dagoan Santuaren Ermitan, ohiko mezeagaz 12:00etan eta, ondoren, mokadua eskainiko da. Egun horretan bertan, San Antontxuko programazinoaren barruan, Olalde Aretoak Doctor Deseoren Suavemente me mata con su canción kontzertua hartuko dau. Aiora Renteria, Itziar Sánchez (jantzaldia trapezioan) eta Maitane Goñiren (zeremonia-irakaslea) kolaborazinoak be izango dira ikusgai.
San Antontxu egunean (urtarrilak 17) ohiko feria izango da eta bertan ganadu, animalia, artisau produktu, landare eta fruta erakustaldiak, Odoloste eta Txorizoen Euskadiko lehiaketea eta bestelakoak izango dira. Gure Ametsa Txistulari taldeak, Sestaoko gaiteroak eta Miren, Idoia eta Roberto Etxebarriak girotutako tarteak izango dira.
Udaletxearen inguruetan, LH Mungiako karpea be bisitau ahal izango da, eta goizez zein arratsaldez, udaletxearen aurrean, Txu-txu trena hartu ahal izango da. Eguerdiko 14:00ak aldera, Gazteleku fanfarreak kaleak alaituko ditu, eta Amilotx Dantza Taldeak gauza bera egingo dau udaletxeko bidegurutzean.
Arratsaldean, Esku Pelotako profesionalen arteko partiden txandea izango da Udal Pilotalekuan: Zabala-Eskuza/Salaberria-Gaskue izango dira aurrez aurre, eta partida nagusia Elordi-Zabaleta eta Peio Etxeberria-Martijaren artekoa izango da. Topaketen ondoren, herriko kaleetan barrena ibiliko dan Txikuri fanfarreak eta Trikitizio erromeriak eta, ondoren, Ismeder DJak, Euskal Pizkunde etorbideko karpan, emongo deutse amaierea egunari.
Odoloste eta txorizoen XXVII. Sariketea
Lehiaketea Euskal Pizkunde Etorbideko karpa nagusian egingo da, herriko Merkatari eta Ostalarien Alkartearen eskutik. Bost izango dira lehiaketako kategoriak: barazki-odolkia, arroz-odolkia, txorizoa, tokiko barazki-odolkia eta tokiko txorizoa. Lehenengoek 500 euroko saria jasoko dabe, bigarrenek 250 eurokoa eta lokalek 350 eurokoa. Aurten, Euskal Pizkundeko Etorbideko karpa nagusian 800 txorizo egosi euroan saltzeaz gan, txorizo irabazleen enkante solidarioa egingo da.
Urtarrilak 19, Lapikoko Eguna
San Antontxuren ondorengo egunean, urtarrilaren 19an, Lapikoko Eguna ospatuko da, Emerando Santa Elena Auzokideen Alkarteak Mungiako Udalagaz alkarlanean atondutako Euskadiko Indaba Lehiaketearen XIII. edizinoagaz. Ekitaldia Matxin Plazan eta Foruen Plazan egingo da. Lehiaketako arauei jagokenez, nabarmentzekoa da parte-hartzaileek, ezin izango ditue erabili presinoko lapikoak; horrezaz gan, honako osogai honeek baino ez ditue erabiliko: babarrun gorria, (tolosarra, baltza edo pinta) patatak, barazkiak, piper txorizeroa, urdaia, saiheskia, txorizoa eta odolkia. Balorazinoak eta sari-banaketea 15:00etan izango dira. Inskripzinoak eta informazino gehiago: www.mungia.eus-en.
Era berean, 13:00ean, Euskal Pizkunde etorbideko karpan, Aitor Etxebarriazarraga, Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Aitor Esteban bertsolariak izango dira. Jone Larrinaga izango da gai-jartzailea. Amaieran, Bertso-Paper Lehiaketako XXVII. edizinoko sariak emongo dira. Olalde Aretoan, barriz, 18:00etatik aurrera Ene Kantak taldearen Bisonte mastodontearen bila umeentzako eskainiko dabe.
Ondorengo jarduerak
San Antontxu jaien egitarauaren barruan, urtarrilaren 26an, 11:30ean, Bitxiak Kirol Alkarteak gimnastika erritmikoaren erakustaldia egingo dau Kiroldegian. Bestalde, zezeilaren 2an, XXX MTB San Antontxu Martxea izango da, Markel Garitano Rosalesen oroimenezkoa. Urteerea 10:00etan izango da, Andra Marin. 38 kilometroko erlojupekoa izango da, 1.200 metrotik gorako desnibelagaz. Izen-emoteak urtarrilaren 26ra arte egongo dira zabalik hemen.
Mungiako alkate Alaitz Erkorekak adierazoi dauenez, mungiarrentzat poztasuna eta ilusinoa nagusi diran egun berezia da, eta gure nortasunagaz bat dator, abeltzaintzak eta nekazaritzak Mungian eta Mungialden izan daben esangureagaitik, natureagaz bat egiteko eguna da eta, beraz, tokiko eta kalidadeko produktuak konsumiduteko eguna, lehen sektoreari laguntzeko balio dauena, gure sustraietara hurreratzen gaituen jaiaz gozau eta tokikoa eta Mungiako Cittaslow sentimendua ezagutarazoteko tresna legez lan handia egiten dauena. Esangura horretan, alkateak gaineratu dauenez, "herriko alkarteakaz, Jataondogaz eta BBKgaz batera atondu dogun programazino zabalaren bidez, aisialdirako aukerak eskaini nahi deutsegu adinekoei eta txikienei.
Bestalde, Nora Sarasola BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak azpimarratu dauenez, ospakizunetan gagoz, orain hamar urte BBK Kutxa Banku Fundazino bihurtu baikenduan. Horri esker, personei ekarpenak egiten dizkieten eta gure lurraldea sendotzen daben proiektuetan inbertiduten segidu geinke. San Antontxuko azoka hau eta lehen sektorea bultzatzen jarraitu. Bizkaiko azokei emoten deutsegun lagunzeagaz, elikadura-sistema jasangarria sustatu nahi dogu, ingurumen eta klima-inpaktua murrizteko, elikagaien segurtasuna indartuz, herritarren osasuna babestuz eta inplikautako eragileen, gure baserritarren errentagarritasun ekonomikoa bermatuz. Azokak geure-geureak dira, gure kulturearen parte, landa-eremuaren eta uri-eremuaren arteko topagune.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!